Udaleku berri honetan parte hartzeko baldintza da Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatua izatea eta beharrezkoa da euskaraz jakitea.
Udalekua Oiartzunen hasiko da, uztailaren 15ean, goizeko 10:00etan. Egunez egun Urruñara arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 20an bukatuko da udalekua, Urruñan, egun osoko egitarauaren ondotik, 18:00etan.
Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea martxoaren 29ra artekoa izanen da. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.
Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.