Urtero, 10 000 biztanle goragoko herriek etxebizitzen %8aren biztanle kontaketa egin behar dute. Urruñan, kontaketa urtarrilaren 16tik otsailaren 22ra iraganen da.
Biztanleen kontaketa egiteko bi langile, Jacques Sarrailh eta Luciano Piccolo, aukeratu etxeetara joanen dira, auzapezak izenpetu agiri batekin (argazkia eta langileen aipamena biltzen dituen agiria hain zuzen ere).
Biztanle kontaketa internetenbidez egin daiteke, nola ibiltzen da ?
Urtarrilaren 16tik goiti, biztanleen kontaketaz arduratzen diren bi langileek, kontaketan parte hartuko duten eta zozketatuak izan diren etxeetara joanen dira, auzapezak izenpetu gutun batekin. Etortzerakoan, bakoitzaren konexio identifikatzaileak biltzen dituen ohar bat banatuko dute, galdetegia zuzenean internetez betetzeko gisan, ondoko atalean : Biztanle kontaketa eta ni
Eta zozketatu pertsonek ez badute internet sarbiderik ?
Kontaketa egiten duten langileek, galdera sorta paperez banatu dezakete. Laguntza eskainiko eta herritarrekin adostu egunean dokumentuen biltzera etorriko dira.
Biztanleen kontaketa dohainik eta isilpekoa da.