Konfidentzialtasun politika

Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta kontaktua

Urrañako Herriko Etxeak du, *************.eus webgunea plazaratu. Herriko Etxearren egoitza Herriko etxeko plaza, 64122 Urruña, helbidean kokatua da.

Urrañako Herriko Etxeak zure datu pertsonalak tratatzen ditu tratamenduaren arduradun gisa, webgune honen bidez (honen ondotik, “Datuak”).

Urrañako Herriko Etxeak egiten duen zure Datuen bilketari eta tratamenduari buruzko galderarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan datuen babesaz arduratzen den gure ordezkariarekin, e-mezuz: communication@mairie-urrugne.fr

Zein dira tratatuak diren datuak?

Webgunearen erabileraren karietara, Urruñako Herriko Etxeak Webgunearen erabiltzaile gisa dagozkizun datu zenbait biltzen eta tratatzen ditu, bereziki gurekin harremanetan jartzen zarelarik galderak egiteko edo ohar edo iradokizun baten egiteko, edo zure DBAN eskubideak baliatzeko gure Webguneko harreman inprimakiaren bidez. Kasu horretan, zure harremanetarako datuak biltzen ditugu eta zure galdearen tratatzeko nahitara ematen dizkiguzun argibide guziak ere.

Kendu ezin bada aplikatu] Proxi zerbitzuaren karietara, sortu den seinlamendu-inprimakia: kasu honetan, zurekin harremanetan jartzeko datuak, nahitara ematen dizkiguzun informazio guziak eta zure sinalamendua tratatzeko egokia lirateken informazioak biltzen ditugu.

Zure Datuak zertarako tratatuak dira?

Biltzen eta tratatzen ditugun zuri buruzko Datuei esker, Webguneko harreman-orriaren bidez egiten dituzun argibide galdeei eta DBAN eskubideak betetzeko galdeei erantzun diezaiekegu eta zure seinalamenduak tratatu.

Zure Datuak zein datu-basetan tratatuak dira?

Zure Datuen tratamendua zure onespenarekin egiten da, zure argibide eskaeretako erantzunen igortzeari dagokionez.

DBAN eskubideak baliatzeko galdeen kudeaketaren karietara, zure Datuen tratamendua legezko betebeharrean oinarritzen da.

Webgunearen funtzionamenduarendako eta segurtasunarendako egina den tratamendua, administratzen ditugun plataformen segurtasuna bermatzeko dugun interes legitimoan oinarritzen dugu.

Zure Datuen ematera behartua ote zara?

Gorago aipatu helburuak lortzeko guretzat beharrezkoak diren Datuak, izartxo batez seinalatuak dira. Ez baldin badituzu argibide horiek ematen, ezin izango dugu eskatu dituzun zerbitzuei ihardetsi.

Izartxo batez seinalatuak ez diren Datuak hautuzkoak dira; proposatzen dizkizugun zerbitzuak hobetzeko aukera ematen digute.

Zure Datuak zenbat denboraz atxikiak dira?

Oro har, zure Datuak atxikiak dira, bilduak izan ziren helburuak lortzeko denboran bakarrik, hots, zurekin ukan genituen azken harremanetatik 3 urtera (adibidez, zuregandik eginiko argibide eskaerak).

Zure Datuak nori bidaliak dira?

Gure zerbitzuak hornitzearen karietara, zure Datuak jakinarazten edo eman ditzakegu gure Webguneko ostatatze eta mantetze zerbitzu hornitzaileari baita Herriko Etxeko zerbitzuei.

Proxi zerbitzutik abiatu den seinalamenduaren karietara, zure datuak helaraz edo datuera sartzeko eskubidea eman diozaiokegu logizialaren argitalpenaren, ostatatzailearen eta mantentzearen ardura duen IF Techonologies enpresari.

Zure Datuak beste batzuei komunikatzen ahalko dizkiegu, legeak edo justizia erabaki batek baimentzen eta agintzen baldin badu, edo bere eskubideen babesa eta defentsa segurtatzeko beharrezkoa baldin bada.

Kasu horiez gain, zure Datuak ez dira nehori emanen edo publiko eginen zure baimenik gabe.

Zure datuak Europar Batasunetik kanpo hedatuak ote dira?

Datu pertsonalak ostatatzen dituen zerbitzu hornitzailea, Infomaniak Network SA konpainia da, bere egoitza soziala Suizako Genève-n kokatua da. Suiza ez da Europar Batasunean, baina datu pertsonalen babesen arloan arauen araberakotasuna errespetatzen duen Herria da. Datu pertsonalak Suizara lekualdatzeko ez da neurri berezirik behar.

Zein dira zure eskubideak?

Eskubidea duzu zuri buruzko Datuak eskuratzeko, haien zuzenketa galdatzeko, haien ezabatzeko edo eramateko, baita ere zure Datuen tratamenduaren mugatzea galdegiteko, zure onespena kentzeko eskubidea eta hil ondoan zure datuak zer bilakatu behar diren aginduak finkatzeko.

Eskubide horiek noiznahi balia ditzakezu e-mezu bat igorriz communication@mairie-urrugne.fr helbidera edo posta-gutun bat helbide honetara:
Urruñako Herriko Etxea
64122 Urruña

Guri galdatu ondoan, iduritzen bazaizu zure “Informatika eta Askatasun” eskubideak ez direla errespetatuak, erreklamazio bat egin dezakezu CNIL Frantziako kontrola aginteari:

IABN : Informatika eta Askatasun Batzorde Nazionala (CNIL frantsesez)
Fontenoy Plaza, 3
TSA 80715
75334 PARIS CEDEX 07.