2025eko Udako egonaldiak - Leku batzuk gelditzen dira

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako Herriak 5 egonaldi berezi proposatzen ditu, 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Kirola, natura, kultura, abentura... gustu guztietarako eskaintza!

    Maiatzaren 28ko datetan,  Pissoko eta Guarako mendilerroko egonaldiak beteak dira.

    Oraindik leku gutti batzuk gelditzen dira Gazte xantierrarentzat (uztailaren 21etik 24ra), Capbretoneko egonaldiarentzat (uztailaren 29tik abuztuaren 1era) eta Oiartzungo egonaldiarentzat (abuztuaren 4tik 7ra).

    7-10 urtekoentzat :

    • Jarduera anitzeko egonaldia, euskaraz, Oiartzunen : mendi ibilaldiak, egun bat Pasaian, meategi baten bisita...
    • Kirol anitzetako egonaldia Pissoen : arku-jaurtiketa, abentura akrobatikoa, ingurune naturalaren deskubrimendua, igerilekua,... (BETEA)

    11-14 urtekoentzat :

    • Vélodyssée egonaldia Capbretonen : bizikleta % 100 pasatzeko egonaldia,  Atlantic Parken eguna, mini-golfa,  abentura  akrobatikoa, Capbretonen bisita

    11-17 urtekoentzat :

    • Sierra de Guarako Canyoning egonaldia : kanyoninga, igerileku naturaletan bainatzea, mendi ibilaldiak, Rodellarreko edeskubrimendua (BETEA)
    • Gazte-xantierra : goizean Ibardinen obrak ingurune naturalen taldearekin; arratsaldean, gazteek lehenagotik  hautatu dituzten jarduerak

    Egonaldien gida kontsultat dezakezu - 2025eko uda

      Nola egin izen-ematea  ?

    Izen-emateak Familien Atarian egiten dira zuzenean.


    Egonaldiak denei irekiak dira 

    Prezioak familien irabazien araberakoak dira, laguntza ekonomikoen jasotzeko aukera ere bada (VACAF,...). Xehetasun guztiak 2025eko udako egonaldien gidan atzemanen dituzu.

    Informazio