Aurten ere, Gazteria Zerbitzuak Urruñar gazteei proposatzen die ezagutzeetan, sentsazioetan eta elkarbizitzan aberatsak izanen diren oporrak bizitzea, haientzat antolatuak diren hiru egonaldiren bidez.
8-10 urtekoentzat :
Bela egonaldia Soustonsen
Landesetara abiatu, natura betean, uretako jardueretaz eta kanpalekuko bizitzaz gozatzeko!Antolatuak diren jarduerak: paddle, katamaran, arborismoa, norabide lasterketa eta kirol jokoak.
Jarduera anitzeko egonaldi elebiduna Baigorrin
Euskal mendien aniztasuna deskubritu ezazu!
Antolatuak diren jarduerak: raftinga, pilota, kirolak, CPIEarekin ibilaldia, Laia txokolategiraren bisita eta gasna ekoizle batekin solasaldia.
11-15 urtekoentzat:
Pirinioen egonaldia Cauteretsen
Pirinioetako Parke Naziolalaren bihotzean, kirola, natura eta emozio biziak uztartzen dituen esperientza ahaztezina bizitzeko abentura!Antolatuak diren aktibitateak: raftinga, ibilaldiak, igerilekua eta Cauterets edo inguruetako esplorazioa.
2026ko udako oporren gidaliburua kontsultatu
Nola izena eman zure haurrari?
Izen emaiteak zuzenean Familien Atarian egiten dira(Webgune hau ez da helgarria ; zailtasunak izanez gero, familien leihatilarekin harremanetan jarri)
Denentzat egokiak diren egonaldiak
Prezioak familien irabaziekin egokituak dira, diru laguntzen posibilitate batzuekin (VACAF,...). 2026ko udako egonaldien gidaliburuan aurkituko dituzu xehetasun guztiak.Argibideak behar dituzu?
Familien Leihatila zerbitzuarekin harremanetan jarri:
Familien Leihatila zerbitzuarekin harremanetan jarri:
- Telefonoz : 05 59 85 99 29
- e-mailez : guichetfamilles@urrugne.eus

