2026ko Aste Urdina

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako Herriak 2026ko Aste Urdinean parte hartzen du, urriaren 5etik 11ra, «Engaiatzne diren lurraldeetan adin guziak lotu ditzagun !» lelopean. 60 urtetik gorakoentzat hainbat hitzordu antolatuko dira.  

    Herriko elkarteek eta GEUZek (Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa)  aste osoan  animazioak  proposatuko dituzten urririk. Momentu berean, Merkatariek prezio bereziak eskainiko dizkiete Goxo Tokiko kideei.

    Aste Urdinak adinekoek gure gizartean duten lekua eta belaunaldien arteko loturen garrantzia azpimarratzen ditu. Aste batez, 60 urtetik gorakoentzat hitzordu eta jarduera anitzez osatutako programa proposatuko da.

    Aurten, bi hitzordu berri gehitu zaizkio egitarauari :

    • Goxo Tokiko ate idekiak

    Etor zaitezte Goxo Toki adinekoen gunearen ezagutzera, eta animatzaileekin mintzatu, ate idekien goiz honetan.

    GEUZeko gizarte-langile bat ere bertan izanen da, eskuragarri diren dirulaguntza eta laguntza desberdinen berri emateko eta zuen galderei erantzuteko.

    • Elkarretaratze goxoa Itsas Mendi zineman

    Itsas Mendi zineman, hitz egin eta pote  bat partekatzeko hitzordua.

    Ondotik, Maillages konpainiaren « Mon coloc est un senior » antzerki-lana emanen da.

    Izen-ematea telefonoz : 07 64 62 55 74

    Egitarau osoa deskargatu eta kontsultatu