2026ko Biztanle Kontaketa

Sailak/Tags
    raz

      2026ko urtarrilaren 15tik, osteguna, otsailaren 21ra, ostirala  

    Urtero, 10 000 biztanle goragoko herriek etxebizitzen %8aren biztanle kontaketa egin behar dute. Urruñan, kontaketa urtarrilaren 15tik otsailaren 21ra iraganen da.

    Biztanleen kontaketa egiteko bi langile, Jacques Sarrailh eta Luciano Piccolo, aukeratu etxeetara joanen dira, auzapezak izenpetu agiri batekin (argazkia eta langileen aipamena biltzen dituen agiria hain zuzen ere).

    Biztanle kontaketa internetenbidez egin daiteke, nola ibiltzen da ? 

    Urtarrilaren 15tik goiti, biztanleen kontaketaz arduratzen diren bi langileek, kontaketan parte hartuko duten eta zozketatuak izan diren etxeetara joanen dira, auzapezak izenpetu gutun batekin. Etortzerakoan, bakoitzaren konexio identifikatzaileak biltzen dituen ohar bat banatuko dute, galdetegia zuzenean internetez betetzeko gisan, ondoko atalean : Biztanle kontaketa eta ni

    Eta zozketatu pertsonek ez badute internet sarbiderik ?

    Kontaketa egiten duten langileek, galdera sorta paperez banatu dezakete. Laguntza eskainiko eta herritarrekin adostu egunean dokumentuen biltzera etorriko dira. 

    Biztanleen kontaketa dohainik eta isilpekoa da.