2026ko idortea – Kaltetuak izan diren etxebizitzen zerrendatzea

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako Herriak 2026an izan diren idorte garaien ondorioz kalteak jasan izan ditzaketen etxebizitzen zerrendatzea egiten ari da.

    Hormetan pitzadurak agertzea, lurraren hondoratzeak, eraikuntzen deformazioak edo eraikuntzari eragiten dion beste edozein kalte idortearen ondorio izan daitezke.

    Errolda honi esker, Urruñako Herriak aztertu ahal izanen du ea hondamendi naturalen egoeraren aitorpena eskatzeko txosten bat aurkeztea komeni den.

    Kalteak jasan badituzu ?

    Idorteari lotuak izan daitezkeen kalteak dituzten etxebizitzen jabeek ondoko informazioa bidaltzera gomitatzen ditugu, zerbitzu teknikoetara: 

    servicestechniques@urrugne.fr

    • Jabearen izena eta kaltetua izan den  etxebizitzaren helbidea
    • kalteen deskribapena
    • Kalteen argazkiak

    Jabeei beren aseguru-konpainiari ere kalteen berri ematea.

    Urruñako Herriak geroago jakinaraziko ditu zerrendatze horren ondorioak eta, hala behar balitz, hondamendi naturalen egoeraren aitorpena galdetzeko prozeduraren berri emanen du.