Lurralde Hitzarmen Orokorraren (CTG) baitan, Hego Lapurdiko herriek, familien beharrak, igurikatzeak eta eguneroko bizia ezagutzeko inkesta zabal bat abiatu dute.
LHOa, tokiko erakundeek Familia Laguntza Kutxaren (CAF) laguntzarekin eramaten duten elkarlanerako egitasmoa da.
Helburua da biztanleei zuzenduriko ekintzak eta zerbitzuak hobeki koordinatzea, bereziki haur ttipien, haurren, gazteen, gurasotasunaren, gizarte-bizitzaren animazioaren eta elkartasunaren sailetan.
Horretarako, lurraldearen egoeraren diagnostiko partekatua egiten da, eta heldu diren urteetarako lehentasunak eta garatu beharreko ekintzak elkarrekin zehazten dira.
Lurralde Hitzarmen Orokorra familien beharretara ahal bezain hurbil eraikitzeko, ezinbestekoa da familien iritzia biltzea. Inkesta hau gure desmartxaren baitako urrats garrantzitsua da: bilduko diren erantzunen bidez gurasoen, haurren eta gazteen igurikatzeak hobeki ulertzen eta lurraldearen errealitateetara egokitutako ekintzak asmatzen lagunduko gaituzte .
Galdetegia betetzeko 5 eta 10 minutu baizik ez dira behar, eta parte-hartze bakoitza lagungarria da.
Parte hartu orain, ondoko loturan klik eginez : QUESTIONNAIRE AUX HABITANTS DU TERRITOIRE - Pôle sud Pays Basque | SurveyMars

