Hartu beharreko neurri nagusiak
- Ura edan maiz, egarririk sentitzen ez baduzue ere
- Eguneko ordurik beroenetan kanpora ateratzea eta jarduera fisikoak egitea saihestu.
- Etxea fresko atxiki: egunez leihoak eta pertsianak hetsi, eta gauez aireztatu tenperaturak jaisten direnean.
- Adinekoen berriak hartu eta bakarrik bizi diren edo ahulenak diren pertsonei begirako arreta berezia eskaini .
Laguntza edo informazioa behar duzu?
Urruñako Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa (GEUZ) zuen eskura dago :
Urruñako GEUZa: 05 59 47 95 08
Beroaldiari lotu arriskuei eta prebentzio-neurriei buruzko informazio gehiago eskuratzeko :
Canicule Info Service: 0 800 06 66 66 (doako deia, 08:00etatik 19:00etara).

