Eguneroko bizia
Zailtasunak dituzten edo/eta laguntza behar duten pertsonentzat, Urruñako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak (GEUZ) hautazko laguntza ematen die adinekoei. Laguntza hori hainbat ekintzaren bidez ematen da, banakako prestazioen bidez.
Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Etxez etxeko laguntzaren arloan hainbat elkarte eta egiturek lan egiten dute herrian. Zerbitzu horien bidez, erabiltzaileek laguntzaileak errezibitzen dituzte etxean garbiketa egiteko, erosketak egiteko, pertsonak garbitzeko eta sostengu psikologikoa emateko.
Zerbitzu emaileen zerrenda:
- Lamia
Bernard de Coral karrika 4
64122 Urruña
05 59 54 36 71 - Amicial
Axular karrika 20
64500 Donibane Lohizune
05 59 26 20 91 - «ELGAR BIZI» elkartea
Industria karrika
autoportuko zentroa
64700 Hendaia
05 59 20 10 24 - Conforavie
Axular karrika 10
64500 Donibane Lohizune
07 61 07 64 64 / 09 81 24 85 71
Laguntzarik ez dutenek zerbitzu hauetara dei dezakete:
- Axeo Services
Bernard de Coral karrika
Durritzague eraikina
64122 Urruña
06.18.54.03.89 / 06.12.71.32.55 - Vitalliance
Pitoys bide 34 Bis
64600 Angelu
05.40.69.00.90 - Petit fils
Koxe Basurco karrika 6
64500 Ziburu
05.64.19.01.50 - Générale des services
Paul Gelos karrika 4
64122 Urruña
05.82.80.96.61 - Santé services
Balbaia eraikina
Aristide Bourousse karrika 15
64500 Ziburu
05.59.47.39.73
Etxez etxeko janari banaketa
GEUZaren etxez etxeko janari banaketa zerbitzuari esker, adineko pertsonak edo eri direnak etxean egon daitezke desnutrizio arriskurik gabe. Prestazio horren parte bat gizarte laguntzetatik finantzatua da, diru-sarreren arabera, baldintza batzuk betez zergen murriztea ere ahalbidetzen du.
Bi menuren artean hautatzen ahal da. Dieta berezien araberako apairuak ere prestatzen dira (diabetikoentzat edo gatzik gabe).
Lau prezio aplikatzen dira diru-sarreren arabera 5.50 € - 8.75€ artean.
Banaketa egunero egiten da, 8:30etik 12:30era, astelehenetik ostiralera. Ostiraletan aukera bada astebururako apairuak errezibitzeko.
Télécharger la fiche d'inscription Portage des repas (pdf - 203Ko)
Etxez etxeko lan soziala
GEUZak, gizarte langilearen bidez, laguntza orokor eta pertsonalizatua proposatzen die adinekoei, administrazio arloan, edo/eta arlo sozial eta digitalean.
Etxean mantentzeko desmartxak egiteko laguntza, zentro egokituetan izena emateko proiektuan laguntza edo eskubideak mantentzeko laguntza.
Bestalde, gizarte langileak lurraldean antolatzen diren ekintzei buruzko informazioa transmititzen du. Beste eragileekin eta administrazioekin partaidetzan lan egiten du.
Telelaguntza
Adineko eta/edo elbarrituak diren pertsonentzako telesegurtasun sistema bat da, 24 orenez eta 7 egunez astean, etengabe zentral batekin lotura zuzena atxikitzen duena. Dei bat errezibituz gero, hurbileko pertsona bat abisatzen da. GEUZak zerbitzu hori ematen duten hornitzaileei buruzko informazioa ematen ahal dizu.
GEUZak ordainketan parte hartzen ahal du, 6,35 € - 9,50 € hilabetean, diru sarreren arabera (zerga agiria), GEUZarekin hitzarmena duten hornitzaileen kasuan:
- Présence verte Sud-Ouest elkartea
05 24 89 13 95 - AVEM VITARIS
08 05 38 38 28 - Générale des services
05 82 80 96 61 - Europ Assistance (Téléassistance 64)
0 801 00 53 06
Autonomiarako laguntza pertsonalizatua dutenek telealarmaren dispositiboa urririk dute, departamenduak teleassistance64-ekin (Europ assistance) duen partaidetzaren baitan.
Pertsona zaurgarrien erregistroan izena ematea
Garraioa
Elkartasunezko garraioa
GEUZak garraio zerbitzu indibidualizatua du isolatuak diren pertsonentzat. Mediku hitzorduetara, postara edo bankura joateko erabil daiteke Donibane-Lohizune – Hendaia sektorean.
Zerbitzua erabilgarri da astearte eta ostegun arratsaldetan, aitzinetik GEUZan izena emanez.
Garraioetarako diru-laguntza
GEUZak zergarik ordaintzen ez duten 60 urtetik gorakoen eta urritasun egoeran diren pertsonen (% 80ko edo gehiagoko elbarritasun tasa) garraio gastuetan parte hartzen du.
Laguntza hau Txik Txak txartela erosteko da eta % 50 edo % 100 ordaintzen da.
GEUZarekin kontaktuan sartu argibide gehiago izateko.
Aisialdia eta jarduerak
Urruñako herriak adinekoen bakardadearekin hausteko animazioak antolatzen ditu astero. Askotariko jardueren bidez, bakoitza bere erritmoan inplikatzen ahal da: bazkariak, karaokea, ibilaldiak, sukaldaritza, ateraldiak…
Aktibitateak eta ateraldiak irekiak dira 60 urtetik gorako pertsona guzientzat.Hilabetean bilkura publiko bat antolatzen da adinekoek beren nahiak eta beharrak aipa ditzaten eta animatzailearekin batera jarduera programak finkatzeko.
Adibide batzuk:
- ibilaldiak,
- sukaldaritza tailerra eta bazkaria,
- lotoa,
- mahai jokoak,
- kultura ateraldiak,
- joste tailerra,
- belaunaldi arteko trukaketak,
- apairua musika animazioarekin.
Horrez gain, 9 tokiko ibilgailu batek parte hartzaileak ekartzen ahal ditu ondoko 4 auzoetatik:
- Zokoa, Zokoako kiroldegiko aparkalekua
- Kexiloa, Picard aitzineko aparkalekua
- Oleta, kapera aitzineko aparkalekua
- Pausu, Xaia ostatu aitzineko aparkalekua
Adinekoak hiri-barneko Posta gelan elkartzen dira. Izen-emateak: 05.59.47.95.08 edo 07.64.62.55.14
Posta gela
René Soubelet plaza
64122 Urruña
Télécharger la fiche d'adhésion au Pôle Seniors (pdf - 100Ko)
Adinekoentzat eta zaintzaileentzat sostengua eta informazioa
Laguntzen ahal zaituzten egiturekin kontaktuan sartu.
Putillenea zahar etxeko eguneko harrerak laguntza indibidualizatua eskaintzen du Zokoan, 6 tokikoa. Helburua, autonomia galtzen ari diren adinekoak ahal bezain luzaz beren ohiko ingurunean mantentzea da.
Zokoako bidea 61
64122 Urruña
Tel. 05 59 22 60 00
Zahar etxeak eta zentroak
Zentro hauetan, 60 urtetik gorako pertsonak errezibitzen dira, mendekotasun maila bat dutenak (AGGIR izeneko ebaluazio baten bidez definitzen dena).
Lurraldeko zentroak:
- Putillenea zahar etxea Bocké fundazioak kudeatua
Zuzendaria : Véronique ECHEVERRIA
Zokoako bidea 61
64122 Urruña
05 59 22 60 60
62 ohe iraunkor ditu, horietarik 12 alzheimer eritasuna duten pertsonentzat egokituak, 2 aldi baterako ohe eta eguneko harreran 6 pertsona errezibitzen ahal dira. - Haizpean zahar etxea
Armatonde karrika
64700 Hendaia
Tel. 05 59 01 10 30 - Udazkena zahar etxea
André Ithurralde etorbidea 19
64500 Donibane Lohizune
Tel. 05 59 51 47 30 - Adina zahar etxea
Adina karrika itsua 145
64310 Azkaine
Tel. 05 59 51 69 00 - Urtaburu zentroa
Lahanchipia etorbidea 5
64500 Donibane Lohizune
Tel. 05 59 85 27 00 - Eskualduna zahar etxea
De Gaulle jeneralaren etorbidea 455
64210 Getaria
Tel. 05 59 47 57 00 - Jean Dithurbide zahar etxea
Mendi Bichta bidea
64310 Sara
Tel. 05 59 54 21 59
GEUZak zahar etxeetarako dosierra betetzeko laguntza ematen du (ViaTrajectoire dosierra). Horretarako, deitu: 05 59 47 95 08.