Oroitarazteko,
Urruñako herriko biztanleek 3 egitasmo desberdinen aldeko bozkatzera
gomitatuak ziren.
Aldez aurretik 4 proiektu hautat, eta hilabete batez, herritarrei horien artean hautu bat egitera deituak izan dira :
- Pertsona
ororentzako elkarbizitza gune baten sortzea, Zocoa-Erlaitzeko auzo
kontseilua
- L’essence d’un
souffle – Gune sentsorial ibiltaria, Haize bidean elkartea - Haizeren Bidean
- Oihan elikatzaile
baten sortzea eta planatan ezartzea (baso baratzea), La Forêt qui court
elkartea - Korrika egiten duen Basoa.
- Trail herri baten
sorrera, Bidasoa Elkartea.
185 lagunek beren hautua adierazi dute jeparticipe.urrugne.es webgunean, bai eta ere Herriko Etxean hautesontzi batean bozka txartel bat sartuz.
Bozen emaitzak
117 bozkarekin, Sur les chemins d’Haize- Haizeren Bidean elkarteak proposatu L’essence d’un souffle – Gune sentsorial ibiltaria, izan da lehen edizio honen irabazlea! Proiektu hau publiko ezberdinentzat pentsatua da (adinekoak, eskola hausturetan diren haurrak eta ezgaitasun egoeran diren pertsonak), azken hauek toki multisentsorial honetan ongizaterako gune egokia, erosoa eta lasaigarria aurki dezaten.
La Forêt qui court elkartea - Korrika egiten duen Basoa proiektua izan da bigarrenik hautatu proiektua, 105 bozekin. Proiektu honen helburua Bixikeniako lur eremu zati batean lorategi elikatzaile, parte hartzaile eta pedagogiko bat sortzea da. Oihan-lorezaintza laborantzako ekosistema elikatzaile bat da, dentsitate handikoa, eta landareek (zuhaitzek, zuhaixkek, landare igokariek...) elkarreragiten dute ingurune produktibo eta egonkor bat sortzeko.