2024ko Aitzinkontu norabideen Txostena
2024ko otsailaren 5ean, herriko kontseiluan, aitzinkontuaren onartarazteko baitezpadako norabideen gaineko eztabaida iragan da. Ariketa honen helburua da abiatu berri den urteko atzinkondua gardentasun osoz eta ohar eraikigarriekin, aztertzea, eta lehentasun politikoak zein egoera ekonomikoa eztabaidatzea, hautetsiek, erronka guzietaz ohartu daitezen, 2024ko martxoan iraganen den azken bozka egin aitzin.2024ko Aitzinkontu norabideen Txostenaren formatua berritu da, agintaldiko proiektuaren baitako norabideak aintzat hartuz, hala nola, trantsizio ekologikoa, soziala eta demokratikoa. Horretarako, herriko etxeak bi ardatz estrategiko nagusi jarraituko ditu:
- Urruñak , lurraldean duen zentraltasun funtzioaren baieztapena, hedapena, eta mugaz gaindiko itsasertzeko herri gisa duen dinamismoa;
- Herriko ekintza ausart eta berritzaile baten garrantzia, urruñarren zerbitzurako baliabide berriak plantan ezarriz, bereziki gazteenentzat eta ahulenentzat.
Herriko aitzinkontua eraikitzen den testuinguru ekonomikoari dagozkion elementuak kontuan hartuz, aitzinkontu norabideak, inbertsio alorrean aurreikusi urte anitzeko programazioa, zorraren kudeaketa, langileen bilakaera eta gastuak biltzen ditu.