Animatloiaren 4.edizioa

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako Herriak Animatloiaren 4. edizioa antolatzen du. 6 eta 13 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako kirol hitzordu bat da.

    Triatloietik inspiratua, ekitaldi horretan hiru diziplina  lotzen ditu: igeriketa, bizikleta eta korrika. Parte-hartzaile gazteek jarduera hauek giro seguru batean ezagutzeko aukera izanen dute, kirol zerbitzuko hezitzaileen gidaritzapean.

    Animatloiaren izpiritua ez da lehiaketa bat proposatzea, hala nola:

    • ez da sailkapenik egiten,
    • ez da denborarik neurtzen.

    Helburua da parte-hartzea, norberak bere mugak gainditzea bere eta kirolaz gozatzea . Haur bakoitzak bere erritmoan parte hartzen du, eta sari bat jasotzen du lasterketaren bukaeran.

    Argibide praktikoak :

    • 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendua
    • Larrouleta akanpalekua
    • Diziplinak: igeriketa, bizikleta, korrika
    • Formatua: banaka edo bikoteka (gurasoa - haurra)
    • Urririk
    • Izen-emateak kirol zerbitzuan maiatzaren 29a aitzin

    Izen emateak :

    Izena eman dezakezue zuzenean kirol zerbitzuan. Ondoko dokumentuak beharrezkoak dira zure izen ematea baieztarazteko :

    Izen emate fitxa

    Haurren osasun formularioa

    Helduen osasun inprimakia

    Barne araudi

    Informazio gehiagorentzat kirol zerbitzuarekin harremanetan sar zaitez :

    06.18.77.72.54

    servicesports@urrugne.eus