Azaroaren 25aEmazteenganako bortizkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

Sailak/Tags
    raz

    Emazteenganako bortizkeriaren  kontrako Nazioarteko egunaren karietara, Urruñako Herriak, Udaleko Gizarte Ekintzarako Zentroak (CCAS) eta beren partaideek emazteen aurkako indarkeria mota guzien prebentzioan eta borrokan engaiatuak direla berretsi nahi dute.

    Bikoteen barneko indarkeria, fisikoa, psikologikoa, sexuala edo ekonomikoa ez dira ohikoak bilakatu behar. Horrelako egoeren aitzinean, entzutea, laguntza eskaintzea eta elkartasuna funtsezkoak dira.  

    Bortizkeriaren biktima edo lekukoa zira?

    Zu entzuteko, informatzeko eta laguntzeko baliabideak badira.

    Telefono zenbaki baliagarriak eta entzuteko zerbitzuak

    • 3919 – Emazteenganako bortizkeriaren kontra egiteari buruzko informazioa : Frantzia mailako telefono zenbakia, urririk eta anonimoki baliatzekoa, eguneko 24 orenez eta asteko 7 egunez eskuragarri
    • 17 – Polizia / Jendarmeria : Berehalako arrisku egoeran
    • 114 – Larrialdiak SMS bidez : Hitz egin ezin duzularik, laguntza zerbitzuei abisatzeko
    • arretonslesviolences.gouv.fr : Salaketa egiteko eta txat bidez molde diskretuan mintzatzeko plataforma, eguneko 24 orenez eta asteko 7 egunez eskuragarri