
Kultur ekosistema eta natura elkartzen dituen egitasmo orokorra
Herriak 2022an onartu kultur proiektuak (eranskinean), biztanleei kultur bizitza aberatsa, engaiatua eta eskuragarria proposatzeko xedea du. Bixikenea eremua erosiz, Urruñako Herriak kultur praktikak dinamizatzeko eta esperimentatzeko aukera berriak eskaintzen dituen ekipamendu publiko bat eskuratzen du. Helburu horiei begira, Urruñako Herriak eremuko eraikinen baliatzeari begirako proiektu bat bideratzen du, eraikin gehienak, kultur jarduerei dedikatzeko xedez.
Eremuak , besteak beste, ondoko sailetan ari diren egiturak bateratzeko xedea luke :
- Kultur saileko eragile profesionalak, kultura eta arte sailean esku hartzen duten herriko elkarteak eta kultura, hizkuntza, elkarte eta gazte politiken ardura duten herriko zerbitzuak ;
- Herriko gela modulagarri bat, ekitaldiak (familia eta lagunarteko ekitaldientzat) edo formakuntzak/seminarioak egiteko gune bat (alokatuz) egiteko, eta, agian, epe luzeago batean, jatetxe bat.
Egitasmoaren ezaugarriak
Herriko egitasmoaren helburua ekosistema bat sortzea da, sormena eta aisialdia partekatzeko eta trukatzeko toki bat, okupatzaileen eta erabiltzaileen arteko elkarreragin eta sinergia sendoen sorrera bultzatuz. Benetako heren-toki bat bilakatu daitekeen gune bat, bertan parte hartuko duten eragileekin bide eginez. Herriko proiektuaren helburua da eraikinak berritzea, espazio bizia eta inklusiboa bilaka daitezen, ondoko ardatzak sustatuz :- kultur sorkuntza eta zabalkuntza,
- tokiko biziaren eta elkarte biziaren animazioa,
- berrikuntza soziala eta esperimentazio kolektiboa,
- belaunaldien arteko eta kulturen arteko topaketa.
- Euskara eta euskal kulturaren sustapena eta hedapena
