Argiteria publikoa

Sailak/Tags
    raz

    Udan, jende gehien ibiltzen den guneetan egin esperimentazioaren ondorioz, Urruñako Herriak argiteria publikoaren ordutegiak egokitu ditu. .

    Argiteria publikoa gauez pizturik mantenduko da ondoko guneetan

    Argiteria publikoa gau osoan pizturik egonen da ondoko guneetan:

    • departamenduko bideen bazterrean;
    • hiri barnean;
    • Sokoburuko auzoan;
    • Kamietako auzoan;
    • Pausuko auzoan

    Gainerateko guneetan

    Argiteria publikoa denbora gehiago  egonen da pizturik arratsetan, eta 23:00etan itzaliko da goizeko 05:30ak arte.

    Noizbehinkako beharrak asetzeko, «Ene karrika pizten dut» dispositiboa eskuragarri egonen da beti. Horri esker, beharrezkoa denean, argiteria publikoa aldi baterako berriz pizten ahalko da dagokien guneetan.

    Argiteria publikoaren modernizazioa

    Aldi berean, Urruñako Herriak inbertsio-programarekin segitzen du, argiteria zaharrak pixkanaka LED sistemaz ordezkatzeko.

    Modernizazio horri esker:

    • energia-kontsumoa apaltzen da;
    • energia-gastuak hobeki kontrolatzen ahal dira