Emazte eta Gizonen Berdintasuna

Emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eta diskriminazioen kontra.

2021ean eratu zen emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko herri batzordea eta 2022an hiru lan-taldetan antolatu zen eta dinamika berri bat eta kontzientzia pizte bat abiatu zituen hainbat ekintzaren bidez.

lan-taldea: “barne-mailako ekintzak” (berdintasuna lortu giza baliabideen kudeaketan)

  • 2022ko uztailean galdeketa bat helarazi zitzaien langileei
  • Ekintza plana osatzen: formakuntzak CIDFFekin, komunikazioan berdintasuna landu.

lan taldea: “emazteen tokia espazio eta bizi publikoan”

Ekintzak hiru ardatzetan:

1. ardatza: Bortizkeria sexisten aurkako ekintzak

  • azaroaren 25a, bortizkeria sexistaren aurkako egunaren inguruko sentsibilizazio eta informazio ekintza, sarean egiteko quizz baten bidez.
  • okinekin partaidetza, ogi zorroen banaketaren inguruan (bortizkerimetroa, bortizkeriaren inguruko sentsibilizazioa egiteko tresna).
  • eraso sexisten aurkako protokoloa bestetan, besta komitearekin lankidetzan: tokiko gertakarietan gerta daitezkeen bortizkeria kasuen prebentzioa indartzea.
  • “Errespetua” gaiaren inguruko afixak, kolakiak, zakuak, elkargoarekin lankidetzan.

2. ardatza: Ikusgarritasuna espazio publikoan. Espazio publikoan emakumeen presentzia orekatua izan dadin.

  • karriken, plazen eta herriko gelen izenen inguruko gogoeta
  • eremu publikoko aniztasunari buruzko gogoeta; galdeketa bat hedatu zen uztailean

3. ardatza: ikusgarritasuna elkarteetan

Elkarteetako gobernantzan atzematen den aniztasunari buruzko gogoeta: diru-laguntzak jasotzeko irizpide berri baten gehitzea.

lan-taldea: "gazteei zuzenduriko sentsibilizazio ekintzak"

Gazteekin prebentzioa lantzea ezinbestekoa da, oraindik gertatzen diren bortizkeria kasuak ez normalizatzeko.

  • Publiko gazteenen sentsibilizazioa, jokoen bidez
  • Zibersexismoaren aurkako borroka

Filma proiekzioak, ikusgarriak antolatuko dira martxoaren 8aren (emazteen eskubideen aldeko nazioarteko eguna) eta azaroaren 25aren (emazteen kontrako bortizkerien aurkako eguna) inguruan. Horretarako, ekintza hauek aurrekontu garrantzitsuagoa izanen dute 2023an.