Euskarak gure lurraldean duen lekuaz axolaturik eta gure hizkuntza baliatzeak sortu dezakeen gozamena agerian uzteko Urruñako herriko etxeak, ELEALAI haur eta gazteei zuzendu euskarazko festibalaren lehen uztarekin heldu da ekainaren 2an, Zokoako aisialdi gunean.
Xedea, euskararen erabilera, erakargarritasuna eta hedapena ardatz hartuz, euskara publiko gazte bati zuzendu euskarazko ikusgarri festibal bat sortzea da, euskararentzako burbuila bat, euskarari bai eta euskaraz blai aritzeko eguna. Euskara eskolatik ateratzeko, plazara eramateko eta familiei momentu gozo bat partekatzeko aukera eskaintzeko. Urruñako ehun bat familik euskararekin duten engaiamenduaren inguruko gogoetarako gomita jaso dute maiatzean zehar, Topagunea elkartearekin partaidetzan, euskararen kriseiluari ongi etorria eginez. Eskertu nahi ditugu eta Elealaien Euskararen Kriseilua esperimentazioari bukaera emanen diogu.