Euskara lurraldean sustraitzeko eta bizitzeko funtsezko elementua da. Etorkizunari begirako hautu gisa, gure desberdintasunak gainditzeko eta elkarbizitzarako gakoak eskaintzen dituen erronka gisa ikusten dugu.
Euskarak duen lekuaz eta erabileraz axolaturik, Urruñako herriko etxeak, Elealai haur eta gazteei zuzendu euskarazko festibala sortu du. Euskara eskolatik ateratzea, plazara eramatea da eta familiei euskararen inguruan biltzeko aukera eskaintzea da Elealaien helburua.
Dantza, antzerkia edo magia : elkar ezagutzeko gomita bat da, euskaraz bizi eta euskara partekatzeko, loturak sortzeko eta euskaraz gozatzeko.