Elealai festibalaren 3. edizioa

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako herriak, ekainaren 7an, igandez, Elealaiko 3. edizioa antolatzen du : ekitaldi nagusi bat familientzat, euskararen inguruan partekatze momentu bat proposatzen duena.

      Urruñako herriak Elealai festibalaren hirugarren edizioa antolatzen du. Helburua da euskara eskolatik kanpo zabaltzea, adin guziei zuzendua den kultur programazio aberats baten bidez, familiei euskararen inguruan partekatze momentu bat proposatzea.

      Ipuinak, kontzertua, antzerkia edo magia: Elealai partekatzeko gomita bat da, loturak sortzeko eta euskara biziarazteko.  

    • 10:00etan, Nanoua konpainiak "Tumbalatum" proposatzen du, klerak, objektuak eta irudimena nahasten dituen ikusgarri poetikoa, 8 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzat.
    • 10:30ean, 4 urtetik gorako haurrek "Goazen Oihanera" ikusgarrian parte hartu ahal izango dute, sofrologiaren eta oihanaren deskubritzearen inguruko esperientzia sentsoriala.
    • Goizak 11:00etan segitzen du Tor & Txoborroren "Aztikeriak"ekin, antzerkia eta magia elkartzen diren unibertso bat, publiko orori zuzendutako sorpresaz beteriko bidai bat.
    • 12:00etan, Elirale konpainiak "Txiotxioka" aurkeztuko du, 3-6 urteentzako goxo eta lasaigarri mozketa bat, mugimendua, gorputz poesia eta soinu murgiltzearen artean.
    • Arratsaldea 13:30tan hasiko da "Arbolpeko ipuinak" ekin, ihesbide momentu bat arbolen azpian, familian partekatzeko ipuin samur eta poetikoen inguruan.
    • Ondoren, 14:30tan, "Erromako zubia" ikusgarriak bere mundua salbatzeko erabakia hartu duen erle ausart baten istorio musikala kontatuko du.
    • 15:00etan, "Osaba untxia eta koiotearen abenturak" izanen da txotxongiloekin, Nikaraguar aldeko bi historio.
    • Azkenik, eguna 16:00etan bukatuko da "Gurashow" kontzertuarekin, umorez eta energiaz beteriko momentu familiarra, txikien eta handien doinu ezagunetan abesteko eta elkarrekin mugitzeko.