Urruñan bezala Frantzia osoan ere, herritar anitzek deitu duzue Herriko Etxera eta GEUZera zuen laguntza eta dohaintzak eskaintzeko. Eskuzabaltasun horrek hondamendiak kaltetutako herritarren beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko, ADM64 erakundea harremanetan jarri da eskumena duten agintariekin, baita Girondako eta Landesetako auzapezen departamenduko elkarteekin ere.
Une honetan, lehentasunezko beharrak diru-dohaintzak dira. Dohaintza egin nahi duten pertsonei gomendatzen zaie Frantziako Auzapezen Elkarteak (AMF) eta Babes Zibilak uztailaren 27an argitaratutako komunikatu bateratuan aurkeztutako sistema kontsultatzea, hemen klik eginez.
Bestalde, giza laguntza eskaini nahi duten pertsonei, boluntario gisa aritzeko nahiz ostatu emateko prest daudenei, beren burua ezagutzera emateko eskatzen zaie Bordeaux Métropolek martxan jarritako plataformaren bidez.
Aitzitik, une honetan ez da materialik ezta gauzazko dohaintzarik biltzen, erreskate-lanen eta kaltetutako herritarrei ematen zaien laguntzaren antolaketa ez oztopatzeko.

