Herriko gela bat erabiltzeko
Elkarteak tokiko dinamismoaren funtsezko zutabeak dira. Kultura, kirol, gizarte eta hezkuntza arloetan proposatzen dituzten jardueren bidez, herriko bizian aktiboki dinamizatzen dute eta biztanleen arteko lotura soziala indartzen dute.
Herriko gela bat erabiltzeko baimen eskaeraren helburua da , egitura desberdinen artean eta aitzinetik zehaztu antolaketa baldintzen araberan, partekatu daitekeen espazio funtzional eta irisgarri bat proposatzea.
Gelen erabilerarako baimen eskaera-kanpaina 2026ko ekainaren 12an, ostiralarekin, bukatuko da.
Aurkeztu dosier guziak aztertuko dira, eta gelak 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31a arte esleituko dira.
2026-2027ko Herriko eremu publiko bat erabiltzeko eskaera dosierra
Nora bidali dosierra ?
- Posta elektronikoz : serviceassociations@urrugne.eus
Elkarteen aurkitegia
Elkarte guzien aurkitegia atzemateko klikatu hemen :Materialaren prestaketa
Urruñako elkarte bizitzaren zerbitzuak, elkarteek jarduera puntualak antolatzeko baliatzen ahal dituzten gelak kudeatzen ditu, elkarteentzat eskuragarri izan daitezkeenak.
Material eskaria, gertakaria baino bi hilabete lehenago helarazi beharko zaio elkarte bizitzaren zerbitzuari.
Materiala dohainik prestatzen zaie elkarteei, eskuragarri den materialaren arabera.
Material elektrikoaren eskaera
Ostatu irekidura eskaria
Elkarteek, antolatzen dituzten ekitaldientzako, aldi baterako ostatu irekidura bat galdegin dezakete, baina auzapezaren baimena behar dute.
Ostatu irekidura eskaera guziak elkarte bizitzaren zerbitzuari zuzendu beharko zaizkio gertakaria baino hilabete bat lehenago.
Ostatu horiek:
- hirugarren taldeko edariak baino ezin dituzte saldu
- Urtean elkarte bakoitzak 5 irekidura baimen galdegin ditzake
