Emeki festibala

Sailak/Tags
    raz

      Emeki festibalaren laugarren edizioa ospatuko da irailaren 25tik 27ra herri barnean.

    Gertakari horrek,emazteak ohoretan ezartzeaz gain, bertako eta kanpoko artisten talentua agerian ezarri nahi du.   Euskal kantua,  pop folk musika, okzitaniar polifoniak edo brasildar perkusioak, programazio anitza eskainiko da. Aurten, Estibaliz Robles "Estitxu", Maite Idirin eta Lourdes Iriondo kantarien omenezko hitzaldi kantatua eskainiko da.
    Festibalak Urruñan kantari/talde berriak edo ezagunak, deskubrituko dituzue. Bi gunetan, publikoarengandik hurbil iraganen diren kontzertu intimistak edo  taula nagusian .

    Egitaraua

    Irailak 25, ostirala, 19:00etan - Hor Hor

    Ahotsa, teklatua eta kontrabaxua biltzen dituen hirukotea.
    Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta  hatsa  hartzeko ezinbestekoak dituzten beste poeten idatzi ederretatik abiatuz, HORHOR taldeak Xiberoko xoko txikietako soinu-laborategian ondu kantu bitxiak eskaintzen ditu.   Ibaiaren eta txorien kantuekin nahasten, lau haizeetara eramaten,  hizkuntzen intimitatean, ahots hutsez, eta artetik kontrabaxuaren eta teklatuaren laguntza jasotzen duten kantuak.

    Irailak 26, ostirala

    • 16:00 : Manefa

    Marion Neira Faro «Manefa» kantautore eta diziplina anitzeko artista da. Neo-folk ameslari eta murgiltzaile baten bidez, munduaren hauskortasunarekin, naturarekin eta galdera existentzialekin lotu emozioak aztertzen ditu.
    Frantziako eta Peruko kultura bikoitzeko jatorria du, eta Frantzia kontinentalean zein Tahitin hazi da. Taulagainean, Morgane Layzellerekin bikotean aritzen da, ahotsa eta pianoa uztartzen dituen formatu intimista batean.
    Bere jarduera artistikoaz gain, Manefak tailerrak animatzen ditu, besteak beste indarkeria pairatu duten emazteentzat, musika erresilientziarako tresna bihurtuz.

    • 18:00 : Neskena

    Neskena taldea Ezpeletako herriko dantza talde tradizionalean urte luzez euskal dantza praktikatu duten 10 emazte gazteek osatzen dute.
    Emekin aurkeztuko duten «Badoa» ikusgarriak denboraren gaia lantzen du: denbora aitzinera doa eta itzuli egiten da ; errepikatzen den zikloa osatzen du, baina inoiz ez berdina, hala nola egunak, denboraldiak, errituak ... Denbora, zikloa ...
    Bobo, Nafarroako pertsonaiak, bere mozorro bikoitzarekin, iraganari eta etorkizunari begira, denboraren zirkulua marraztu eta ikusgarria bideratuko du. 

    • 20:00 : Miren Mey

    Miren Mey, Beskoiztar pianista, kantaria eta musikagilea da,  musikari familia batean handitu eta piano jotzen hasi zen 8 urterekin. Bere inspirazioa, Euskal Herriko paisai ederretatik heldu da, sortzen duen musikak estilo desberdinak ditu iturri: neoklasikoa, epikoa, elektro-popa eta euskal musika
    Bere sorkuntzen aberastasuna, sokazko musika tresna, sintetizadore, elektro eta orkestra erako perkusioetatik heldu da, kantuari  leku handi bat utziz eta zinema giro bat sortuz. Azaroan, bi urteko lanaren emaitza plazaratuko du bere lehen diskoan.

    • Pausaldiak : 17:30 eta 19:30 : Las Flamencas de Catalina

    Las Flamencas konpainia Donibane Lohizuneko Catalina Gommesen dantza eskolatik sortu zen.
    Urte osoan zehar kalitate handiko ikusgarriak eskaintzeagatik ezaguna den koreografo honen zuzendaritzapean, taldeak flamenkoarekiko duen pasioa partekatu nahi du.
    Catalinak buhameen arte andaluziar hau bizirik mantentzeko eta garatzeko engaiamendua hartu du, antzinako tradizioak eta modernitatearen ukituak uztartuz.
    Konpainiaren egitarauak aniztasun handia eskaintzen du: flamenko tradizionaletik modernora, espainiar klasikotik folklorera eta Espainiako dantzaren beste estilo batzuetara.

    Irailak 27, igandea

    • 16:00 : Julia Damestoy Perez

    Julia, Euskal Herriko kantari eta gitarrista da. Bere unibertsoak  goxotasuna eta indarra uztartzen dituen  errepertorio anitza eskaintzen du, frantsesez, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz. 

    Bere ahots bereziarekin, klasiko handiak zintzotasunez eta sinpletasunez  kantatzen ditu, baita  ahantziak diren eta berriz deskubritzea merezi duten kantuak ere.

    • 18:00 : Neskaranga

    Txaranga haize-musika tresnaz (tronpetak, saxofoiak, tronboiak, tubak)  eta perkusioz osatu musika-taldea da.
    Neskaranga Baionako emaztez soilik osatu txaranga da. Musikarekiko duten grinak bultzaturik, hamar musikarik gaur egungo doinuak gogotsu zabaltzen dituzte eta ozen Besta eta hurbiltasuna sortzea dute helburu, publikoari kantatzeko, dantzatzeko eta emozioak bizitzeko gomita helaraziz.

    • 20:00 : Ibawa

    Ibawa kolektiboak   «Gaua» ikuskigarriarekin Corps et Graphie lehiaketako lehen saria eta Dominique Bagouet lehiaketaren  Koreografia Sortzailearen Sari Nagusia irabai du.  Gona tradizionalak soinean, lau dantzariek sorginaren irudia berrinterpretatzen dute, emazteen gorputzei eta ahotsei lekua emanez, eta iraganeko kontakizunak gaur egungo kezka eta borrokekin lotuz. Eguneroko keinuetan eta herri-errituetan, bereziki akelarrean, inspiratuta, indar handiko dantza fisikoa eraikitzen dute; lau gorputzen arteko loturek eta taldearen arnasa partekatuak ematen diote indarra. Gaurko gorputzen bidez, denaren aurka izan diren emakumeen memoria ekartzen dute oholtzara.  

    Egitarau osoa

    Argibide praktikoak :

    • Kontzertuak urririk
    • Urruñako elkarteek jatekoa proposatuko dute