Ekainaren 1etik goiti, soilik Critis 'air etiketa duten ibilgailuak Emisio Ahuleko Eremuetan ibiltzen ahalko dira. Eremu hau iparraldetik, hau da, Tarnosetik (Seignanx-eko elkargoa) abiatzen den itsas bazterreko zerrendan hedatzen da Hendaia hegoalderaino. Bi gurpil motordunak, autoak, furgonetak, kamioi astunak: Critis 'Air etiketak eremu horretan ibiltzeko derrigorrezkoa da
- Eskaera certificat-air.gouv.fr
Zein eremu zehatzean aplikatuko dira ZFE-m delakoak ezartzen dituen murrizketak ?
Emisio Ahuleko Eremuetan sartzeko baimenik gabeko ibilgailuak dituztenentzat P+R aparkalekuak aurreikusi dira, Ibilgailuak bertan utzi eta beste garraio mota bat baliatzen ahalko dute (garraio publikoa, bizikleta, autoa partekatzea, etab.).
A63 eta A64 autobideak eta horien ingurabideak eremu horretatik kanpo gelditu dira.
Hala nola:
- A63a hesten baldin bada,aldi baterako, RD810 errepidean ibiltzen ahalko da.
- Zirkulazio-murrizketak ez dira desbideratze-ibilbideetan aplikatzen, desbideratze hori justifikatzen duen gertakariak irauten duen bitartean.
Zein ibilgailu debekatu dira?
Criti 'Air etiketarik ez duten edo Criti' Air 5 etiketa duten ibilgailuak ezingo dira Emisio Ahuleko Eremuetan ibili:
- 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatu autoak eta gasolina baliatzen duten kamionetak (2025ean, 28 urte baino gehio dutenak);
- 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatu autoak eta kamionetak (2025ean, 23 urte baino gehio dutenak);
- 2006ko urriaren 1a baino lehen matrikulatu kamioi astunak (2025ean, 19 urte baino gehio dutenak);
- 2000ko ekainaren 1a baino lehen matrikulatutako bi gurpil motordunak (2025ean, 25 urte baino gehio dutenak);
T (traktorea) edo C (beldar katezkoak) kategorietako laborantza ibilgailuek eta makinek ez dute Critis 'Air etiketarik beharko eta, beraz, Emisio Ahuleko Eremuetan ibiltzen ahalko dira.
Nere Critis 'Air etiketa praktikan
Zer da Criti 'Air etiketa bat ?
Frantzian, 2016ko ekainaz geroztik, ibilgailu guziek (autoa, utilitarioak, motoak, scooter-ak, kamioi astunak, autobusak...) Crity 'Air etiketa bat ezarri beharko dute Emisio Ahuleko Eremu batean ibiltzeko. Critis 'Air etiketak ibilgailuen kutsadura maila adierazten du eta agerian ezartzen du.
Sei etiketa badira. Gehien kutsatzen duten ibilgailuen zenbakiak handienak dira. Ibilgailu zaharrenek ez dute etiketarik. Ez dira sailkatuta. Izan ere:
- 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatu gasolina eta diesel autoak;
- 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatu gasolina eta diesel kamionetak
- 2001eko urriaren 1a baino lehen matrikulatuta kamioi astunak;
- 2000ko ekainaren 1a baino lehen matrikulatu 2/3 gurpildunak.
Zure ibilgailuari dagokion etiketa errexki ezagutu dezakezu Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren online simulagailua erabiliz. Ibilgailuen sailkapen taulara ere jo dezakezu.
Nola eskuratu Crit'air etiketa?
Zure eskaera egin dezakezu :
- Zuzenean le site certificat-air.gouv.fr ;
- Postaz, txeke batekin ondoko inprimakia betez le formulaire de demande papier.
Etiketa bakoitzaren prezioa 3,81 €koa da (bidalketa gastuak barne). Etiketa postaz bidaliko da, matrikula-agirian agertzen den helbidera. Criti 'air etiketa iraunkorra da. Ez da urtero berritzerik.
Kasu, aire kalitateari buruzko agiririk ez duten ibilgailuek ez dute Critis 'Air etiketarik.
Zein dira salbuespen egoerak?
Murrizketak ez zaie ibilgailu guziei aplikatzen: suhiltzaileei, poliziei, Justiziari Departamentuko ibilgailuei, premiazko mediku laguntzei, ahalmen urriko aparkaleku txartela duten ibilgailuei...
Nazio mailako salbuespen egoerak automatikoak badira ere, Euskal Herrian aplikatzen diren salbuespenak banan-banan galdegin beharko zaizkio Euskal Elkargoari.
Elkargoaren webgunean, salbuespenak eskatzeko inprimaki guztiak bilduko dituen atari bat plantan ezarriko da.
Emisio Ahuleko Eremuari buruzko edozein zalantza izanez gero, sar zaitez Euskal Elkargoko zerbitzuekin harremanetan:
- 05 59 93 50 62 telefonora deituz astelehen, asteazken eta ostiral goizetan, 08:30etik 12:00etara
- zure eskaera formulario honen bidez eginez