Eta bere izenak, Elkano, gizakiak ilargian egin zituen lehen urratsen pareko balentria baten urteurrena ospatzeko eta euskaldunek historiari egin dioten ekarpena nabarmentzeko balio du.
"Primus circumdedisti me":
zuk ingurutatu ninduzun lehena
Hori da Karlos V.a (Espainiako I.a) erregeak Juan Sebastian Elkanori eman zion armarrian grabatutako inskripzioa, itsasontziz mundubiratik itzuli zenean.
Horrela aitortzen zuen euskal nabigatzailearen balentria, 1522ko irailaren 6an Sanlucar de Barramedan porturatu zena Victoria itsasontzian, itsasoratu eta hiru urtera.
Elkano izan zen lehena.
Baina nor zen benetan?
Zein testuinguru historiko, ekonomiko eta politikotan gertatu da itsas balentria hori?
Erakusketa hau Euskal Itsas Museoak ekoitzi zuen eta ondoren Getariako herriko etxean aurkeztu zen.
Posta gelanaurkezteko, CPIE -Euskal Itsasbazterrak egokitu du, ELKANO Fundazioaren eta Urruñako herriko etxearen laguntzarekin.
Turismo bulegoaren ordutegiaren arabera irekia izanen zaio publikoari:
- apirilaren 5a arte/astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 17:30etara.
- apirilaren 5etik goiti astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 12:30etara eta 14:00etatik 17:30etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 12:30etara.
Erakusletaren esteinaldia, apirilaren 4an, ostirala, 18:00etatik 20:00etara iraganen da. Hori dela eta, erakusketaren bisita bat antolatuko da.