Mendeetako historia duen mendia
Ibilbideak, Urruñako mendiak, mendez mende moldatu dituzten belaunaldien aztarnak agerian utziko ditu:
Bide eta harrobo zaharrak, artzaintzari loturiko ondarea, zuhaitz lepatuak aztarna arkeologikoak, mugarriak eta mugari loturiko ondare-elementuak.
denboran gibelera egiteko eta lurralde honen historia hobeki ulertzeko parada ezin hobea!
Ibilaldiak, ondare-elementu batzuk aipatzeko aukera emanen du :
- trikuharriak eta harrespilak, lehen giza okupazioen lekukoak;
- zuhaitz lepatuak, oihana ustiatzeko baliako molde tradizionalen lekukoak;
- zohikaztegiak, mendiko natura-ingurune bereziak;
- Erentsuko Gotorlekua, ondare militarraren eta mugaren lekukoa;
- mugarriak, mugaren historia eta bilakaera agerrarazten dutenak.
Halaber, harroketako langileen eta ikazkinen historia, oihanaren eta mendiko baliabideen ustiapena, artzaintza eta paisaien aldaketa berriak ere solasgai izanen dira.
Betizua, ibilaldiaren haria
Betizua, Euskal Herriko behi basati ezaguna, mendian gaindi bidaide ukanen duzue.
Aspalditik mendiko eremuei eta artzaintza moldeekin lotura hertsian, Betizuak, gizakiaren, artaldeen eta paisaiaren arteko harremanetaz hitz egiteko eta mendeetan zehar jarduera horiek mendiaren itxura nola moldatu duten hobeki ulertzen launduko digu.
Lehen giza okupazioetatik artzaintzara, harroketako langileen; ikazkinen jardueretatik mendiaren ustiapenera, eta mugaren historiaraino: ibilaldi honek Urruñako historiaren hainbat garai aipatzeko aukera emanen du.
Irailaren 20an, igandearekin 9:30tan
Erleen Lepoko aparkalekua
Mendiko oinetakoak ekartzea gomendatzen da
6 urtetik goiti
Izena emateko: mairie@urrugne.fr

