Espezia inbaditzaileak: Pampako belarra

Sailak/Tags

    Urruñako herriko Ingurune Naturalen zerbitzuaren zaintzapean den landare bat.

    Hego Amerikatik heldu den  landare apaingarri gisa sartu da. Landare lastodun  honek 3,5 metroko altuera  ukan dezake.

    Hosto iraunkorrak metro 1 eta 2 metro bitartekoak dira, eta ertz zorrotzak dituzte. Loreak multzokatuak dira, artaburu zuri handi bat osatuz.  Bere lasto handiek barnea hutsa dute. Pampako belarrak baratzeetatik kanpo ateratzen dira eta dunak, hondartzak, errepide bazterrak, ezpondak, utzitako lurrak... bezalako inguruneak kolonizatzen ditzteu. Espeziearen sakabanaketa batez ere hazien bidez egiten da, haizeak eramanik eta emokatuak diren lurren garraioarengatik.

    Eraginak :

    • Landare oso lehiakorra,
    • Mehatxu handia itsas bazterreko  eta dunetako inguruneentzat,
    • Sua errexki har dezake
    • Suharsurak sor ditzazketen hosto zorrotzak

    Haren ugaritzea mugatzeko aholku batzuk :

    • Haziak sortu aurretik lumak moztu eta gero zaku itxietan botatzea
    • Landare txikiak lur arrasean moztea edo erauztea
    • Landareak baratzeetatik kanpo ikusten badituzue Herriko Etxeko Zerbitzu Teknikoak abisatzea