Etxean ongi zahartzea

Sailak/Tags
    raz

    SOLIHA kamioia Urruñan izanen da urriaren 29an, ostegunez, 14:00etarik goiti, etxean bizitzen segitzeko, etxebizitzak egokitzeko eta etxean ongi zahartzeko diren aukeren berri emateko.  

    Goxo Toki Adinekoen Zerbitzuak topaketa eta sentsibilizazio arratsalde bat antolatu du, adinekoentzat, herritarrentzat, zaintzaileentzat eta adineko pertsonei laguntza ematen dieten profesionalentzat irekia.

    Horretarako, SOLIHAren Autonomia kamioia bertan izanen da, eguneroko bizitza errazteko eta etxean bizitzen segitzen laguntzeko konponbide praktikoak ezagutarazteko.

    Ekimen horien helburua adinekoei behar dituzten tresnak eta baliabideak eskaintzea da, beren etxean lasaitasunez bizitzen segi dezaten.

    Egitaraua :

    • SOLIHA Autonomia kamioiaren bisitatzea: etxebizitza eredu mugikorra, eguneroko bizitza errexteko eta etxean bizitzen segitzeko.
    • GINKGO Europako proiektua eta haren tresnak aurkeztea, bereziki adineko pertsonen bakartzea hobeki hautemateko.
    • Harreman sozialei, bakartze egoerei eta elkarrekin aritzeko moldeei buruzko solasaldiak.
    • Zahartze-simulatzaile bat ezagutzea, adinak aitzina egin ahala agertzen diren zailtasunak hobeki ulertzeko.
    Informazio praktikoa
    • Eguna: urriaren 29a, osteguna
    • Ordutegia: 14:00etatik 17:30etara
    • Sartzea: urririk