Europako hauteskundeetarako borondresak xerkatzen ditu herriko etxeak

Sailak/Tags
    raz

    2024ko ekainaren 9an iraganen diren Europako hauteskundeen karietara, Urruñako  herriak bozka egunerako borondresak xerkatzen ditu, herrian, hautesle-erroldan izena emana duten herritarren artean.

    Bozkazaleen nortasuna kontrolatzea, izenpetaratzea, bozen zenbaketan laguntzea... Borondresen funtsezko eginkizuna da bozka eguna egoki iragan dadin segurtatzea. 2024ko ekainaren 9an, igandez, iraganen diren Europako hauteskundeak antolatzeko, Urruñako hiriak herritar borondresen xerkatzen ditu , 9 bozketa bulegoetan lanean aritzeko, ordu batzuentzat edo egun osorako ( 8etatik 18etara).  

    Parte hartu nahi dutenek telefonoz deitu behar dute. Herriko hautesleen zerrendan erroldatua den pertsona orok parte hartu dezake,  adin nagusikoa baldin bada.