Eguna, Taupa Euskaltzaleen mugimenduak haurren atmosferan euskararen presentzia indartzeko sortu Eusfera ekimena ezagutzeko parada izanen da. Karia horretara, Urruñako Ikastolako gurasoak, Ziburuko liburu azoka eta Urruñako Herriko Etxea elkarlanean aritu dira egun osoko programazio bat proposatzeko, hala nola :
- 10:30ean : Mutxiko tailerra euskaraz
- 12:00etan : Ulhaintsaren nergarra liburuaren aurkezpen musikatua Jon Garmendia eta Ortzi Oihartzabalen eskutik. Ibiltaria izanen da ( Arrotzenia, Au Clair de Plume liburu denda eta Herriko plaza)
- 15:00etan : Guraso eta haurrentzako mahai-joko tailerrak, Jokorin elkarteak animaturik
Goizean osoan zehar, landare trukaketa egitealdaxka, hazi eta lorezaintzako aholku trukaketa giro goxo batean
Espezie Exotiko Inbaditzaileei eta gure lurraldean lehenetsi beharreko landareei buruzko sentsibilizazioa. Goiz osoan zehar landare trukaketa ere egiten ahalko duzue. Landareak, aldaxkak, haziak eta lorezaintzako aholkuak partekatzeko aukera ere izanen da. Ingurumen zerbitzuak ere sentsibilizazio gune bat proposatuko du Espezie Exotiko Inbaditzaileen eta gure lurraldera egokitutako landareen inguruan.

