Hiztun osoa ez izanik ere parte hartu dezakezu, ideia da, hain zuzen ere, hizkuntza
batean mintzatzen saiatzerakoan agertu daitezkeen blokatze, intimoak, sozialak, gainditzea.
Belarriprest eta Ahobizi
Parte hartzaileak txapen bidez identifikatzen ahalko diradira :
- Belarriprestak euskara ulertzen du, baita hitz egiten ere, baina ez du euskaraz hitz egin nahi egoera guzietan. Txapa jantziz, aldiz, berekin euskaraz lasai egiteko gomita luzatzen die, gainerateko hiztunei. Elkarrizketa elebiduna bilakatu daiteke.
- Ahobiziak, aldiz, guziekin elkarrizketa euskaraz hastea eta, euskaraz ulertzen duten guziekin euskaraz egitea engaiatzen da.
Parte-hartzaileek hemen bertan izena eman eta txapen banaketari zein prestaketa tailerrei buruzko informazioa eskuratu dezakete.
11 egun horietan ekintza anitz antolatuko dira, parte hartzaileek euskara gehiago erabil zezaten.