15 egunez euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko, mintzatzeko edo sinpleki euskaraz gozatzeko ezohiko hitzorduak proposatzen dira.
Denei irekia den gertakaria da, euskararekin lehen harremana ukan nahi dutenen kuriosei, euskara ikasten ari direnei, euskara praktikatzeko eta euskal munduan murgiltzeko proposamen aberatsa luzatzen zaie, euskaldun berri edo zaharrei, euskaraz gozatzeko parada ezin hobea eskaintzen zaie!
Agenda Urruñan
ERREXIL bertso txapelketa - Azaroaren 13an eta 20an
Bertsularien Lagunak elkarteak antolaturik, Urruñako Herriko Etxearekin elkarlanean.
- Azaroak 13 : sailkapena
- Azaroak 20 : finala
Bi ekitaldiak 19:00etan iraganen dira, Posta gelan.
Sartzea urririk.
Loraldiberri : liburu eta disko azoka - Azaroaren 29an
10:00etatik goiti
Animazio guztiak Posta gelan antolatuak izanen dira.
- Haurren ipuin kontaketak - 11:00
Elorri Elizondo et Ihintza Dubernet-en irakurketak.
Deneri idekia - Urririk
- Txokolate dastatzea - 11:30
Rafa Gorrontxategiren txokolatea (Tolosa).
- Liburu baten aurkezpena - 12:00
"Lapurdi 1609" elkarteak argitaratu duen Xabier Elosegiren azken liburua-ren aurkezpena : Senperen eta Lapurdin, iraganean zehar.
- "Adriene Bergson-Johnson", Itzuli Konpainia - 18:00
XXI. mendeko garai likido eta ilun hauetan, Adriene Bergson-Johnson texastar enpresariak, argia ikusi du eta euskal kultura salbatzeko prest da. Munduan zehar proiektu izugarrietan aritua, bere kudeaketa teknika arrakastatsuak partekatzera dator, gure herria goi mailara itzularazteko.
Coaching kolektibo ariketa honetan, Adrienen konferentziak, Euskal kultura folkloretik atera eta ispilu berezi baten aurrean ezartzeko aukera ematen digu. Eta zu, XXI. mendeko euskaldun zaren hori, ausartzen ahal zara ispilu honen aurrean ezartzen?
Euskaraz, 12 urtetik goiti.
Urririk.

