15 egunez euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko, mintzatzeko edo sinpleki euskaraz gozatzeko ezohiko hitzorduak proposatzen dira.
Denei irekia den gertakaria da, euskararekin lehen harremana ukan nahi dutenen kuriosei, euskara ikasten ari direnei, euskara praktikatzeko eta euskal munduan murgiltzeko proposamen aberatsa luzatzen zaie, euskaldun berri edo zaharrei, euskaraz gozatzeko parada ezin hobea eskaintzen zaie!
Agenda
Mutxiko dantza ikastaldia- Azaroaren 21ean 18-19:30 Urruñako ikastola
Dantzatuz elkartea- 9 urtetik goiti
izena eman : 06 46 08 41 05
Prezioa: 8€
Autodefentsa tailerra Azaroaren 22an 10:00-12:00 immaculé conception eskolako dojoan
Metodo honek Japoniako arte martzialen korronte batetik hartzen du izena, munduan hainbat borroka estilo zabaltzen aitzindaria izan baitzen. Yoseikan eskolaren berezitasuna sorreratik izan da, giza garapenarekiko kezka.
Korronte horren irakaspenetarik atera hezkuntza-sistema oso horrek egiazko Gorputzaren Eskola bat osatzen du.- Garapen fisiko harmonikoa bermatzea,
- Pertsona gisa landu,
- Elkarrekin bizitzeko behar diren trebetasun sozialak eskuratzea, mugikortasunaren, koordinazioaren eta aurkakotasunaren baita kooperazioaren azterketaren bidez.
Street game "Urruñako sekretua" Azaroaren 29a 10:00 edo 11:00
- Izena ematea beharrezkoa da, Maita Kultura: maitakult@gmail.com
- 5€ haurrentzat eta 10€ helduentzat
Loraldiberri, liburu eta disko azoka Azaroaren 29a 10:00 - 12:00 René Soubelet plaza
- Firulete Teatro konpainiaren "Basoa" txontxongilo ikusgarria 10:30 herriko kontseiluko gela
"Uxue kezkaturik dago, bere amonatxoa itzaltzear baitago. Basoaren sakontasunean murgildu nahi du, bertan bizi diren izaki magikoen bila. Ziur dago haietako batek lagundu ahalko duela. Bere amaren aginduei kasurik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du. Basoan sartzen doan heinean, natura geroz eta misteriotsuagoa izango da, bertan topatuko dituen pertsonaiak magikoagoak eta haiengandik jasoko dituen irakaspenak sakonagoak. Hala ere, azkenik Mari, Naturako Erregina, aurkitzen duenean, bilatzen ari dituen erantzunak uste baino xumeagoak direla ikasiko du, baita bere amonatxoa inoiz ez dela itzaliko ere."
- "Oskolaren azpian" ipuin kontaketa-Maddi Zubeldia - 11:30 - Posta gela
Oskolaren azpian" ipuinean oinarriturik, Maddi Zubeldiak lezean kontatua eta kantatua den murgiltzea proposatuko du. Leizea, biziaren bidegurutze gisa. Hemen ez da egiarik, ez gezurrik. Bestelakatzearen lekua da leizea. Nerabezaroan nola zahartzaroan bizia aitzina bultzaka ari da, itxuraldaketa prozesuan, horrek sortzen dituen ametsekin eta beldurrekin batera. Bere azken eraldaketaren atarian, emazte adinduak nerabezaroko oroitzapenekin hartu du hitzordu. Leizean bizi izan zuen iniziazio bidaiaren berri emanen die nerabeei, bere esperientziatik konfiantzazko mezua utzi nahian.
7 urtetik goiti
- Koro Irazokiren mintzaldia - 12:00 - Posta gela
Sorgin-ihizia Nafarroan eta Lapurdin. Posta gelan.
- Miñan antzezlana Itsas Mendi zinema - 17:30
Lehen partea- "Palestinari" errezitaldi laburra - Urruñako Antzerki Eskola
MIÑAN - Artedrama konpainiak emanikIbrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala.
Ikusgarri hori Amets Arzallus-en Miñan liburuan oinarritzen da.
- Lekuak mugatuak dira: tokiak atxikitzeko idatz i-josie@urrugne.eus helbidera.
- 12 urtetik goiti
BINGOa baina festa, musika, dantza eta umorearekin Azaroaren 29a - 17:00 - Posta gela
BINGOa baina festa, musika, dantza eta umorearekin. Dena euskaraz, Yougurina Borova euskaldun berria eta Aurori Badiola euskaldun zaharra, euren arteko gaizki ulertuak, hitzak, anekdoktak. Adin guztientzat eta euskara ikasten duten maila guztientzat.
- Prezioa : 5€
- Izena ematea beharrezkoa da, Maita Kultura: maitakult@gmail.com

