Edizio honetarako, Urruñako herriak hiru ekitaldi proposatzen ditu, urririk:
- Azaroak 22, ostirala: Ihesi antzerkia - Iduzki Lore
Sinopsia:
Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik, Sabina. Zahar etxetik ihesi, inposatua izan zaion etorkizunetik ihesi. Beste aldetik, Marga. Familiatik ihesi, hatsik gabeko etxekandere bizitik ihesi.
- Azaroak 27, asteazkena: Ttinka ikusgarria - Philippe Albor & Arantxa Hirigoyen
Bi emanaldi proposatuak dira :
- 10:30: Herriko etxean
- 16:30: Jeanne Semper gelan (errugby zelaian)
7 hilabete eta 7 urte arteko haurrentzat
Izen emaiteak: i-josie@mairie-urrugne.es
Musika, kantu, txontxongilo, poesia, koloreak eta umorea. Dantzariak dira? Lagunak dira ? Haserre ote dira? Ez kexa, ttinka batekin dena konpontzen da!
- Azaroak 30, larunbata: escape street
Maita Kultura elkarteak eta eXperientziak "Hil da Euskara" (bakarrik euskaraz) escape street bat antolatzen dute. Bi emanaldi proposatuak dira: 10:00 edo 11:30.
- Gehienez 6 pertsona talde batean
- Prezioa: 10 €/ pertsona
- Argibideak eta izen emaiteak hemen
- Abenduak 1, igandea: Loraldiberri, liburu eta disko azoka
Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolaturik, Urruñako Etxearekin partaidetzan:
- 10:30: Makila Kixki ipuina - Maddi Zubeldia & Bernadette Luro
- 11:15: Xokolate dastaketa - Gorrotxategi
- 11:45: Ipuin kontaketa - Ixabel Millet
- 12:15: Barne Galderak olerkiliburuaren aurkezpena- Xerar Urrutia
- 12:30: Mintzaldia - Asisko Urmeneta