Untxin karrikako obren bukaera Zokoan

Sailak/Tags
    raz

    Untxin karrikaren 19. zenbakian egin diren  berritze obrak bururatu dira.

    Obra horien helburuak ondokoak dira:

    • espaloiaren irisgarritasuna hobetzea, bereziki mugikortasun urriko pertsonentzat (PMU);
    • euri-uren infiltrazioa erraztea, urak iragazten uzten duen zoladura baten bidez, eta, aldi berean, eremuak landarez estaltzea.

    Esperimentazio-fasea

    Konponbide egokiena zehazteko, lauzen betetzeko bi prozedura entsaiatuko dira :

    • Lur landarez eta belarrez osatutako konponbidea berdea
    • Legarrezko konponbidea
    Bi eremu esperimental horien bilakaera zenbait hilabetez segituko da, bereziki mantentze-lanak, erresistentzia eta iraunkortasuna aztertzeko.

    Behaketa-aldiaren ondotik, emaitza hoberenak ematen dituen prozedura hauta daiteke lauza guzien betetzeko.

    Esperimentazio-urrats horren bidez, irisgarritasuna, euri-uren kudeaketa eta eremu publikoaren landaredia uztartu nahi dira, eguneroko erabileretara egokitutako eta iraunkorra izanen den konponbide baten atzemateko.