Gau Beltza edo Arimen Gaua

Sailak/Tags
    raz

    Berttolik, Airoskik, Haziak eta Bixintxoko Besta Komiteak, Urruñako Herriko Etxearekin partaidetzan,  Gau Beltzaren 4. edizioa  antolatzen dute,  urriaren 31n, larunbatarekin,  lankidetzan.

    Egitaraua

    15:00 - 16:00 | Ipuin irakurketa  

    Zernahi elkartearen eskutik, Au Clair de Plume liburu-dendan.

    16:00 - 18:00 | Tailerrak «Gau Beltza herrixkan»

    • Maskara egiteko tailerra (Euskal mitologian oinarritua): Christelle Landartek animaturik (6 urtetik gora - euskaraz - izena aitzinetik eman behar da mailez: i-josie@urrugne.fr).
    • Txalaparta: Tukutun Txalaparta taldearen eskutik.
    • Bixkotxa apainketa: Hazia elkartearekin.
    • Makillaje tailerra: Bixintxoko Komitearen eskutik.
    • Beldur eta amets gaiztoen inguruko idazketa tailerra: Gauean  hitzak suan erreko dira.
    • Margoketak eta jokoak libreak: (Nor da nor? joko handia euskal mitologiari buruz, Memorya).

    18:30 - 19:30 | Dantzaldi parte hartzailea Kiki, Sebas eta Joserekin.

    20:00 | Sua

    • Txalaparta: Tukutun taldearekin, Turismo Bulego aitzinean.
    • Tximi Txama haur abesbatza: Elizako atarian.
    • Mutxikoak.
    • 21:00 | «Lurraren zainak» ikuskizuna - Burrunka Konpainia 
    Burrunka konpainiak,  euskal dantza eta musika uztartzen dituen sorkuntza uztartzen dituen ikuskizun berria aurkezten du : «Lurraren Zainak».

    Euskal Herriko meatzaritza historian oinarriturik, ikuskizun honek lurraren bihotzean bizi eta lan egin zuten gizonei omenaldia egiten die; beren osasuna eta, batzuetan, bizia bera zilarrezko eta kobrezko meategietan sakrifikatu zutenei. Galeria ilunetatik azaleko argira, «Lurraren Zainak» lanak haien borroka, sufrimendua, bai eta ustiapenaren aitzinean izandako askatasun egarria kontatzen ditu, 30 musikari eta dantzariri esker.