Gazteria

Eskolatzea

Bigarren mailako ikastetxeak

Eskola laguntza

Eskolan arrakasta lortzeko eta garatzeko tresnak ematea gazteari: 

  • interesa piztu,
  • konfiantza izan bere gaitasunengan,
  • metodoak landu,
  • autonomia garatu
  • jakintzak eta kultura barneratu.

Gurasoek ere dispositiboan parte hartzen dute haurrarekiko harremana eta eskolarekiko lotura indartzeko.

Astelehenetan 17:00-18:15 eta asteazkenetan 14:00-18:00.

Prezioa: 10 € hiruhila.

Eskola garraioa

Kolegio eta lizeoen kasuan, eskola garraioa Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen du.

Ibilbideei, izen-emateei eta prezioei buruzko informazio guzia TxikTxak webgunean atzemanen duzue.

Herriko kirol animazioak

La ville d’Urrugne propose tout au long de l’année des activités sportives encadrées par une équipe d’éducateurs diplômés, au sein des écoles et des installations municipales.

Objectif : permettre à tous les jeunes Urruñar de pratiquer un sport.

Voir la page Sports

12-17 urtekoen gunea

Tobeen karrika 3
64122 Urruña
05.59.85.94.26 / 06.98.27.81.83
espacejeunes@mairie-urrugne.fr

Espazio ireki horretan:

  • Informazioa atzematen da,
  • Aisialdi jarduera, tailer eta ikastaroetan parte hartzen ahal da,
  • Proiektuak sortzen ahal dira, animatzaileen laguntzarekin (ateraldi bat antolatu, festibal batean engaiatu, egonaldi bat prestatu…).
  • Proiektu kolektiboetan inplikatzen ahal da,
  • Pausa gune batean egoten ahal da,
  • Eskolarako laguntza ukaten ahal da, etxeko lanetarako…

Naiaren (14 urte) lekukotasuna: egonaldi bat antolatu du bere taldearekin eta gazte guneko langileekin

Maltara joan ginen 10 egun. Bikaina zen, ez nintzen sekula hain urrun joan. Bikaina da beste leku batzuk eta beste pertsona batzuk ezagutzea. Momentu onak pasatu ditugu. Xantza handia da aukera hori ukatea, baliatu behar da!


Jarduerak antolatzen dira asteazken arratsaldetan eta eskola oporretan.

Izen-emateak animatzaileei eman behar zaizkie.

Jarduera batzuk urririk dira. Ordainduz diren aktibitateen kasuan, herriko etxeak jardueraren kostuaren % 50 bere gain hartzen du.

Tokiko misioaren permanentzia 16-25 urte

Euskal Herriko Tokiko Misioak 16-25 urte bitarteko gazteak laguntzen ditu mundu profesional eta sozialean sartzen, beren egoeraren diagnostiko pertsonalizatua egin ondotik. Horrela, gazte bakoitzari egokitutako ibilbide bat diseinatzen dio.

Audrey asteazkenero ikusten ahal duzue 9:00etatik 18:00etara gazte gunean.

Diru-laguntzak

Gida baimena eta AIGA lortzen laguntzeko dispositiboa Urruñako 17-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Gida baimena edo AIGA ordaintzeko diru-laguntza bat errezibitzen da, herriko etxeko zerbitzuetan edo herriko elkarteetan egindako lan boluntarioaren truke.

Voir la page Solidarité.

16 urtetik gorako herritarren errolda

Voir la page Mes démarches.