GEUZeko kideen berritzeko deialdia

Sailak/Tags
    raz

    2026ko martxoaren 22ko herriko  hauteskundeen ondotik Urruñako Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren (CCAS) administrazio kontseilua berritzen da.  

    Zer da GEUZ?

    GEUZa administrazio izaerako erakunde publikoa da.   administrazio kontseilu batek kudeatzen du, izaera publikoko nortasun juridikoa du eta bere  aitzinkontu propioa du.

    Gizarte Ekintzaren eta Familien Kodearen L.123-6, R.123-11 eta R.123-12 artikuluen arabera Auzapezak Administrazio Kontseilua zuzentzen du eta  bere osaketa parekidea da, hau da, hautetsiz eta Auzapezak  izendatu «herriko animazio, prebentzio eta garapen sozialeko ekintzetan" parte hartzen duten pertsonek osatzen dutela.   

    GEUZak Urruñarren arteko  elkartasuna eta ongizatea sustatzen du,  prebentzio, animazio eta garapen sozialeko ekintzen bidez, hainbat partaide publiko eta elkarteekin elkarlanean.

    Nork oarte har har dezake GEUZen?

    Pertsona horien artean, ondoko ordezkariak ordezkatuak izatea derrigorrezkoa da :

    • Gizarteratzearen eta bazterkeriaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteen ordezkari bat;
    • Familia elkarteen departamenduko batasunak proposatu familia elkarteen ordezkari bat;
    • Erretretadunen eta adineko pertsonen elkarteen ordezkari bat;
    • Ahalmen urriko pertsonen elkarteen ordezkari bat.

    Aipatu elkarteei GEUZeko administrazio kontseiluan hautagaitza bat aurkezteko gomita luzatzen zaie. Horretarako,   proposamenak Auzapez jaunari helarazi behar dizkiote. 

    Nola egin hautagai izateko?

    Hautatuak izateko, hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    • Elkarteak ordezkaria izendatzea, eta bere egoitza departamenduan ukatea 
    • Herrian  prebentzio, animazio edo garapen sozialeko ekintzak egitea;
    • GEUZari ondasun edo zerbitzurik ez hornitzea eta harekin inolako zerbitzu-harremanik ez izatea;
    • Herriko kontseiluko kide ez izatea.

    Kideen berritze deialdia kontsultatu

    Elkarteek proposatu ordezkarien zerrendak 2026ko apirilaren 16a baino lehen bidali beharko dira, Urruñako auzapezaren eta GEUZeko lehendakaria den jaunaren izenean. 

    • Postaz :  CCAS d’Urrugne Maison Jatxu Baïta, 1 rue Notre Dame de Socorri, 64122 URRUGNE