Azaroaren 7ean, larunbatarekin — Gurasotasun tailerra : pantailak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Hiri erdiko eskola
10:00etan
Publikoa : 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoak
Hizlaria : Eleak elkartea
Izen-ematea : 06 07 15 92 95
Haurtzaindegia eskainiko da tailerrak irauten duen bitartean
Nola eragin dezakete pantailek haur ttikien garapenean? Zein dira gaur egungo gomendioak? Eta, batez ere, zer alternatiba proposa daitezke eguneroko bizitzan?
Eleak elkarteak 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendu tailer parte-hartzailea eskainiko du, parada ezin hobea:
- pantailek garunaren garapenean dituzten eraginak hobekiago ulertzeko;
- gaur egungo gomendioak ezagutzeko;
- familiaren egunerokotasunera egokitu aholkuak partekatzeko.
Hiru hitzordu, informatzeko, elkarrekin solasteko eta haurrak pantailak erabiltzen laguntzeko.

