Irailaren 23an, asteartearekin— «Et si on levait les yeux ?» filmaren emanaldia eta eztabaida
- Hiri erdiko eskola
- 16:30tan: harrera eta krakada
- 17:30tan: filmaren emanaldia, eta ondoren eztabaida
- Publikoa: 6 eta 15 urte bitarteko haurrak dituzten familiak
Gilles Vernetek 2017an ekoiztu Et si on levait les yeux ? dokumentalak 5.urteko ikasle talde baten eta haien irakaslearen esperientzia kontatzen du. Urte batez, pantailak duen tokiaren inguruko gogoeta eraman ondoren hamar egunez naturan iragan dituzte, konektatzeko gailurik gabe.
Dokumentalak begirada argia eta itxaropentsua eskaintzen du teknologia digitalen erabilerari buruz.
Emanaldiaren ondoren, Gilles Vernet zuzendariarekin eztabaidatzeko aukera izanen da.
Irailaren 29an, asteartearekin — Sakeleko telefonoa eta 6.eko sartzea
- Gazte Gunea
- 18:00etan
- Publikoa: gurasoak eta ikastetxera sartuko diren gazteak
- Hizlaria: Cédric Sempéré, Artis Mental 64 egiturako formatzailea
6.eko sartzea autonomia berri baten hasiera markatzen du gazteentzat, eta ainitzetan lehen sakelako telefonoaren auzia ere planteatzen da.
Topaketa honetan, besteak beste, gai hauek landuko dira:
- telefonoaren eta sare sozialen erabilerak;
- Interneteko segurtasuna;
- Praktika onak;
- familian ezarri beharreko arauak eta mugak.
Galdera-erantzunen tarte baten bidez, gurasoek eta gazteek libreki hitz egiteko eta beren zalantzak partekatzeko aukera izanen dute.
Urriaren 10ean, larunbatarekin — Gurasotasun tailerra: pantailak 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Hiri erdiko eskola
10:00etan
Publikoa: 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoak
Hizlaria: Eleak elkartea
Izen-ematea: 06 07 15 92 95
Haurtzaindegia eskainiko da tailerrak irauten duen bitartean
Nola eragin dezakete pantailek haur ttikien garapenean? Zein dira gaur egungo gomendioak? Eta, batez ere, zer alternatiba proposa daitezke eguneroko bizitzan?
Eleak elkarteak 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendu tailer parte-hartzailea eskainiko du, parada ezin hobea:
- pantailek garunaren garapenean dituzten eraginak hobekiago ulertzeko;
- gaur egungo gomendioak ezagutzeko;
- familiaren egunerokotasunera egokitu aholkuak partekatzeko.
Hiru hitzordu, informatzeko, elkarrekin solasteko eta haurrak pantailak erabiltzen laguntzeko.

