Espazioen antolaketa araudia etengabe aldatzen ari da. Izan ere, espazio horiek babesteko, eremu urbanizatuetan eraikitzea derrigortzen du, eta horrez gain, lurraren artifizializazioa mugatzen du. Testuinguru horretan, Urruñak herri barneko auzoa garatzea erabaki du, batez ere indarrean den THParen (Tokiko Hirigintza Plana) baitan identifikatuak diren eremuetan zentratuz eta hiri gisa sailkatua izateko bultzatu ekintzen bidez.
Herri garapenaren helburua da, arrazoizko prezioan eskuragarriak diren bizitegiak ekoiztea, etxebizitzaren krisia pairatzen duten urruñarren beharrei erantzuteko, eta Elkartasunari eta Hiri Berritzeari buruzko Legearen xedapenak betetzea, hau da, bere bizitegi nagusi parkearen %25ekoa bizitegi soziala izatea, Urruñaren heineko herrietan.
Gaur egun, Urruñan soilik bizitegien % 12,6a soziala da, horren bikoitza ekoitzi behar lukeelarik. Izan ere, 600 bizitegi sozial gehiago. Atzerapen horren harrapatzeko, herriak 2024ko maiatzean, bizitegiak ekoizteko xedez, hiri antolamenduan eta bizitegien arloan ari diren hamar bat eragilerekin Gizarte Nahasmendurako hitzarmena izenpetu du. Hitzarmenaren bidez, bakoitzak bere lan eremuaren arabera parte hartzeko engaiamendua hartu du.
Bizi erosotasuna, biztanleen lotura soziala eta operazioen iraunkortasuna bermatzeko, kalitatezko bizitegi proiektuak aurreikusi dira, eta, ahal den neurrian, obralaritza publiko baten bidez eramanak izanen diren bizitegi multzo operazioen baitan integratuko dira. Hortaz, egitasmo horren baitan funtzioen (bizitegiak/zerbitzuak/komertzioak) eta espazio publiko atsegin eta bateratzaileen arteko nahasketa bat proposatuko da.
Izan ere, ahal denean,herriak sortu duen " Antolaketa eta eraikuntzaren herriko xarta" operazio nagusietan parte hartzen duten eragileei aurkezten zaie.
Bestalde, Herriak bere bizitegi multzo parkea osatuko du.
Herri barnean atzeman daitezkeen bizitegiak, garai bateko ezaugarriek nabarmentzen dituzte. Herriak, bizitegi multzo horiek babestu eta balioan ezarri nahi ditu, bere ondarearen gaineko obrak abiatuz eta ekimen pribatuak sustengatuz. Egitasmoen helburua da bizitegiak hobetzea/berritzea, hiri gisa sailkatua izatea, eta ekipamendu publikoak eta kolektiboak eskaintzea (adibidez, Bixikeneako eremua).
Herriko etxeak, herri barnearen dinamizazioa lehentasunezkotzat jotzen du, izan ere, gizarte kohesioa eta "elkarbizitza" bultzatuko duten proiektu eta ekimenak garatu nahi ditu: kultur ekipamendu proiektu bati buruzko gogoeta, espazio publikoen hobetzea eta saretzea, herri barnea partzialki eta puntualki oinezko bilakatzeko esperimentazioa, merkatarien eta elkarteen dinamikaren garapena, mugikortasunaren eta aparkatzearen antolaketa... 2022 eta 2023an herritarrekin bideratu kontzertazio zabal bati esker, herriko biztanleen, elkarteen eta merkatarien beharrei erantzuteko lan ardatzak definitu dira.
Obralaritza publikoaren menpeko bizitegi proiektuak gauzatzeko bidean
Herri barneko auzoko bizitegi eraikuntza operazioaren egutegia azkartuz joan da azken hilabeteetan, eta bereziki herriarentzat ari diren eragile sozialek eta Tokiko Lur Funtsen Erakunde Publikoak burutu nahi dituzten 3 proiektu egituratzailetan :
- Iturluxea Antolaketa eta Programazio Norabidearen operazioaren 1. fasea abiatuz (adibidez, «Herri bihotzeko» APNa) . Bertan, Habitat Sud Atlantic eta Sobrimek 1,4 ha-ko eremu batean, 89 bizitegi eta ekipamendu zerbitzu bat sortu nahi dituzte;
- Sokorriko Andre dena Maria karrikaren 23. zenbakian, Bizitegien Langile batzordeak 1,2ha-ko eremu batean eragiketa berri bat bideratu nahi du, hala nola, 70 bizitegi eraikiz. Gaur egun, proiektuaren egingarritasuna ikertzen ari da.
- " herri barneko sartzearen" APNaren lehen zatiaren baitan Bizitegien Langile batzordeak 3 ha-ko eremu batean 210 bizitegi, saltegi eta zerbitzu eraiki nahi lituzke, , proiektua bideratzeko aurkeztu daitezkeen 3 obralari hautatuko ditu laster. Prozedura horren bukaeran, proiektu hoberena aurkeztuko duen hautagaia atxikiko du.
Operazio horien kalitatea bermatzeko, obralaritza publikoak kudea ditzan errealitate bilakatu den helburu politiko bat da, hala nola, eragiketen kalitatea eta antolamenduen kalitatea, etxebizitzen arrazoizko prezioen bermatzea, ingurumenaren kalitatea, zerbitzu, ekonomia, mugikortasun beharrei erantzutea eta elkarbizitza bultzatzea. Horretarako, ezaugarri guzi horiek kontuan hartuko dituzten diziplina anitzeko obralari taldeak osatu nahi izan ditugu. Beraz, taldeak osatzeko hiri antolaketan adituak diren arkitektoak, paisaia antolatzaileak, ingurumen edo ekonomia gaietako adituak elkartu ditugu. Lehen bi eragiketak bideratzeko egin diren ikerketak herriko etxeari eta auzo horietako biztanleei aurkeztu zaizkie, eta gaur egun, ikusgai dira herrian barna erakusketa moldean (proiektu egoera, egingarritasun ikerketa edo aitzin proiektua). Elementu horiek orientabide politikoekin eta antolaketa printzipioekin bat egiten dute, bereziki :
- Paisaia nabarmenen gaineko bistak bermatzea,
- Landaketen bidez elementu naturalen balioan ezartzea, euri uren kudeaketarekin batera ur guneen sortzea, paisaiaren eta ekologiaren jarraikitasuna...
- «Eraikin berriak dagoeneko eremuan diren bizitegiengandik urrun eraikiz eta "karrika-herriaren" inguruko programa bat osatuz,
- Elkartzeko guneen garatzea: gune publiko antolatuak, bide leunak eragiketaren erdigunean ezarriz eta herri barnearekin saretuz,
- Aparkalekuak eta bide sistemak antolatzea auzoetan eragin ahal bezain gutti ukan dezaten.
Hiri antolaketa proiektuei buruzko bideoak
Jean-Romain Lestanguet, HSA agentziako garapen zuzendariarekin elkarrizketaLaurent Borotra Les Architectes Anonymes agentziako sortzailearekin eta arkitekuarekin elkarrizketa
Fabian Bertocchi, Nobatek obraralaritzaren zerbitzu berritzaileen arduradunarekin elkarrizketa
Romain Dingreville, Bizitegien Langile Batzordearen lurraren garatzailearekin elkarrizketa
Boris Le Texier, A Les Architectes Anonymes agentziaren arkitektoarekin elkarrizketa
Gaëlle Mané, Reliefs agentzian paisaia antolatzailearekin elkarrizketa
Herri-barneko AHAren proiektua
Urruñako herriak, kostaldeko beste herriek bezala, hazkunde demografiko handia bizi du. Biztanleria bikoiztu da 1975 eta 2019 artean, azkartze handi batekin azken hamarkadan (+27% 2008tik 2019ra). Osasun krisiak eta ondoko konfinamenduek erakargarritasun demografiko hori oraindik gehiago azkartu dute eta garapen horrek eragin negatiboak ditu bertako herritarrentzat. Horien artean, etxebizitzaren prezioen emendatze handia eta urruñarrek herrian bizitzeko dituzten zailtasunak.
Egoera horren aitzinean, herriko etxeak bere rola bete nahi du etxebizitza eskuragarrien eskaintza garatuz. Horrek erran nahi du, beharko den kopuruan etxebizitzak eraikiko direla urruñarren beharrei erantzuteko, baina kalitatea zainduz: ingurumena, baldintza ekologikoak eta ekonomikoak, zerbitzu eskaintza eta garraioak ere kudeatu beharko dira, bizi inguruneak eta elkarbizitzak atseginak izaten segi dezaten.
Horretarako, herriko etxeak erabaki du maila handiko hirigintza operazio batzuk abiatzea, obralaritza eta kudeaketa publikoarekin eta ekintza bereziki herri-barnean zentratuz.
2022ko abenduaren 12an, herriko etxeak erabaki zuen herri-barneko hegoaldeko eta hego-mendebaldeko eremuen antolaketa eta garapenari buruzko gogoeta bat abiatzea, Antolaketa Hitzartuko Auzoa (AHA) ezarriz. Prozeduraren abiatzean, nahitara aski zabala zen perimetro bat finkatu zen, proiektua abiatu aitzineko azterketen eta herritarren kontsultaren kalitatea bermatzeko gisan. Hain zuzen ere, hastapeneko perimetroak bi proiektu-eremu lotzen zituen RD810 errepidearen eta herri-barneko karriken inguruan, 2019ko Tokiko Hirigintza Planean agertzen zirenak (“Urruñako herri-barneko sarbidea” antolaketa eta programazio orientazioa, “Kochepe” antolaketa eta programazio orientazioa eta Presaburu ingurua). Urte bat berantago, azterketa eremu hori ttipitu dugu eta hausnarketek segitzen dute lur estrategikoen inguruan. Herri-barneko AHAri eta behin-betiko perimetroari buruzko erabakiak 2024an hartuko dira.
Prozedurak eskatzen duen bezala (Hirigintza kodeko L. 103-2 artikulua), herri barneko AHAren sorrera herritarren kontsulta zabal batekin abiatu da, herritarrekin, tokiko elkarteekin eta hunkiak diren pertsona guziekin.
Informazio bilkura publikoak
- Proiektuaren abiatze bilkura - 2023ko otsailaren 27a, astelehena, 18:30 – Posta gela
Gaia: AHA proiektuaren eta prozeduraren aurkezpena, 2022an abiatu azterketetatik atera diagnostikoa (herri-barnea eta herriko sartzea)
- Herri-barnea biziberritzeko proiektuaren aurkezpena: ekintza-pistak – 2023ko abenduaren 21a, osteguna, 18:30 – Posta gela
Gaia: ekintza-pisten aurkezpena, kontsulta eta azterketa faseaz arduratu den 2 Degrés agentziaren eskutik (espazio eta ekipamendu publikoak, mugikortasuna, etxebizitza, saltegien eta elkarteen dinamika).
- Lehen proposamenen eta antolamendu irizpideen aurkezpen bilkura – 2024an
Tailer parte-hartzaileak 
- Herritarren kontzertazio eguna - 2023ko apirilaren 22a, larunbata
Herritarrek tailer parte-hartzaileetan egin zituzten ekarpenak baliagarriak izan dira herri-barnearen antolaketa eta garapen aukerak definitzeko. Herritarrek egin ekarpenak bizi kalitateari eta egunerokoari buruzkoak dira: mugikortasuna, espazio publikoak, ekipamenduak, zerbitzuak, saltegiak, animazioa, etab.
- Kontzertazio dosierra eta ekarpenen erregistroa
2023ko martxoaren 1etik, herri-barneko AHA proiektuaren abiatze bilkura publikoaren ondotik, kontzertazio dosier bat eskuragarri da publikoarentzat proiektuaren gauzatze epe osoan zehar, jakinez proiektuaren aitzinamenduen arabera edukia aldatzen ahalko dela. Dosierra kontsultagai da:
- Herriko etxean, usaiako irekitze tenoreetan. Kontzertazio dosierrarekin batera, ekarpenak egiteko erregistro bat bada bakoitzaren oharrak eta hobetze pistak biltzeko.
- Herriko etxearen webgunean, Kontzertazio dosierra atalean.
Proiektuari loturiko helbide elektroniko bat ere sortu dugu, galderei erantzuteko eta ekarpenak biltzeko: biharko.urruna@mairie-urrugne.fr
Informazio euskarriak
- Urruñako herri-barnea biziberritzeko ekintza-pisten aurkezpena: 2 degrés agentziaren proposamenak eta Ekintza pistak
- Herri-barneko AHA eremuaren sortzea aitzin egindako azterketak eta perimetroaren ttipitzea: mapa eta hunkituak diren biztanle eta jabeei igorri gutunak: Mapa/ Perimetroaren ttipitze gutuna / Perimetroaren ttipitze eta mantentze gutuna
- Urruñan Bizi n°71 aldizkaria
- Prentsa bilduma: Sud Ouest 01.03.2023 / Mediabask 17.04.2023 / Sud Ouest 18.04.2023 / Sud-Ouest 15.12.2023 / Sud-Ouest 27.12.2023
- Sare sozialak: Facebook
- 2023ko apirilaren 22ko kontzertazio eguneko hitz hartzeak:
Philippe Aramendi, Urruñako herriko etxea : https://youtu.be/ccR4VsBAHK4
Denis Caniaux, Atlantique & Pyrénées hirigintza agentziako zuzendaria : https://youtu.be/DiCQJYHJdY0
Estelle Cecot, Deux Degrés agentziako urbanista : https://youtu.be/AJNgpaR4KX8
David Aberadere (arkitektoa eta paisaia antolatzailea) eta Pablo Samaniego (arkitektoa – Samazuzu agentzia) : https://youtu.be/zxCn3h7xXLs
Kontzertazio dosierra
- Herri-barneko AHA prozedurari buruzko erabakia 22.12.12ko herriko kontseiluan
- Herri-barneko AHA prozedurari buruzko erabakia 22.12.12ko herriko kontseiluan – Eranskinak
- Herri-barneko AHAri buruzko bilkura publikoa, 23.02.27
- RHerri-barneko AHAri buruzko bilkura publikoa, 23.02.27 – Urruñako sartzeei buruzko azterketa : 1. Dokumentua eta 2. Dokumentua
- 23.12.21eko bilkura publikoa – Urruñako herri-barnea biziberritzeari buruzko ekintza-pistak: 2 Degrés agentziaren proposamenak eta Ekintza pistak
- Merkatariei igorri gutuna / Perimetroaren ttipitze eta ateratze gutuna /Perimetroaren ttipitze eta mantentze gutuna.pdf
