Herri barneko aparkatzearen berrantolaketa

Sailak/Tags
    raz

    Urruñako Herriak herri barneko aparkatzea berrantolatu du. Egokitzapen horien helburua da gaur egun bertan diren aparkalekuak hobekiago baliatzea, joan-etorriak errextea eta Herri barnearen eta  tokiko saltegien erakargarritasuna indartzea.

    Ibilgailuen aldizkatze hobea herri barnean

    Erabiltzaileen beharrei erantzuteko, geldialdi laburreko gune bat eta 11 aparkaleku urdin sortuko dira, saltegi, zerbitzu eta ekipamendu publikoen ondoan.

    Antolaketa berri horri esker, iraupen laburreko aparkatzea sustatuko da eta gehien baliatzen diren lekuak denbora luzez okupatzea saihestuko da. Helburua da egun osoan zehar aparkalekuen erabilgarritasuna hobetzea.

    Dourritzague aparkalekuaren inguruko zirkulazioaren berrantolaketa  

    Berrantolaketa horren baitan, Posta karrikako zirkulazioaren norabidea aldatuko da, Dourritzague aparkalekurako sarbidea errexteko, bereziki Bernard de Coral karrikatik heldu diren gidarientzat.

    Bestalde, Dourritzague aparkalekuko gune urdina kendu da. Aldaketa horren bidez, aparkaleku eskaintza  gaur egungo erabileretara egokitzen da, eta Herriko Plaza aldi baterako hetsiko den egunetan hurbileko aparkatzeko aukera gehiago eskaintzen dira.

    Antolaketa berri horrek, maiz betea den  haurtzaindegiko aparkalekuaren erabilera arintzen lagunduko du

    Aparkaleku gehiago Osasuna aparkalekuan

    Osasuna aparkalekuaren harrera gaitasuna handituko da.

    Lurreko seinaleztapen berriarekin, 21 aparkaleku berri sortuko dira. Horietatik 13 gune urdinekoak izanen dira, herri barnearen inguruan ibilgailuen aldizkatzea sustatzeko.

    Egokitzapen horiei esker, bisitariek, saltegietako bezeroek eta zerbitzu publikoetako erabiltzaileek errexkiago aparkatuko dira.

    Herri barneko aparkatzearen berrantolaketa