Herriarenak diren 6 lursail horien salmentak sortzen dituen ohiko galerei erantzunak eskaini nahi ditu Urruñako herriko etxeak .
Ohiko galderak- Banku maileguaren simulazioa aski ote da lursail bat erosteko?
- Zeri buruzkoa da bankuaren hasierako akordioa?
- Elkarri datxizkion bi etxe eraikitzeko parada ote da hiri barneko lursailean?
Horra prozedura:
Hautagai bakoitza Urruñakoa izan eta hautagaitza fitxa bat bete behar du, teorikoki zozketatuak izateko aukerak bikoiztuz.
Ondotik, hiri barneko lursailari dagokion laukia markatu behar da, elkarri datxiskion bi etxe eraikitzeko proiektua aipamena gehituz.
Aurkeztu behar diren justifikagirietan, hala nola bankuaren printzipiozko akordioari dagozkionak, galdegin prezioaren erdia ordaintzeko engaiamendua hartzen duzuela zehaztu beharko duzue, eta bigarren etxea eraikiko duen hautagaiaren partea segurtatzen duen bankuaren akordioa erantsi beharko duzue.
- Hiri barneko lursailean den urtegia lekuz aldatuko ote da? Lursail hori berritzeko obrak egitea aurreikusten da?