Herriaren aurkezpena

Kokapena

Urruña itsasoaren eta Larrunen artean kokatzen da. Herri handia da eta zazpi auzotan banatzen da: hiri-barnea, Pausu, Teilatubaita-Espainiako bidea, Mendixoko, Zokoa-Erlaitza, Kexiloa-Xukutun eta Oleta-Herburu.

11.000 biztanle ditu urtean zehar eta udan kopuru hori bikoizten da.

Birazkatzea

Urruñako herria Alemaniako Sulzbach am Main herriarekin birazkatua da 1980tik.