Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 3 minutukoa eta 38 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Herritarren parte hartzea

Demokrazia parte-hartzailea auzoetan

Urruñako herriko etxeak ez du auzoetako kontseiluak plantan ezartzeko betebehar legalik. Gehiengoaren hautu politiko bat da.

Auzoetako kontseiluak modu informalean sortu daitezke 20.000 biztanletik beherako herrietan (CGCTko L 2143-1 artikulua).

Beraz, herriko etxeak nolabaiteko askatasuna da auzoetako kontseilu horien antolatzeko eta animatzeko.

Instantzia horren funtzioa demokraziaren tresna izatea da, herritarren adierazpena eta parte hartzea ahalbidetzen dituena.

2023ko ekainaren 26ko herriko kontseiluaren erabakiaren ondotik, hitzarmen proposamen bat egin da herriko etxearen eta hautagaitza-deialdi publiko baten ondotik hautaturiko auzoetako kontseilu bakoitzeko ordezkarien artean.

2024ko uztailaren 1eko Herriko Kontseiluak, , herriko etxearen eta auzoetako batzordeen  ordezkarien arteko hitzarmen markoaren azken bertsioa onartu du.

Hitzarmen hau auzoetako 7 kontseiluei proposatu zaie beren existentzia modu formalago batean onartzeko.

  • Zokoa (Hautetsi erreferentea : Mme Véronique TASTET  veroniqtastet@gmail.com)
  • Hiri-Barnea (Huatetsi erreferentea : M. Jean-Serge SAINT-AVIT Jean-serge.saint-avit@aquilenet.fr)
  • Kexiloa (Hautetsi erreferentea : Mme Sandrine ARAGUAS s-araguas@mairie-urrugne.fr)
  • Teilatubaita (Huatetsi erreferentea :  Mattin Rafu RUIZ DE ALDA LAAKSONEN m-laaksonen@mairie-urrugne.fr)
  • Pausu (Huatetsi erreferentea : Beñat ELIZONDO  bakalau.xaia@gmail.com)
  • Mendixoko (Huatetsi erreferentea : Beñat OSTIZ  ostizbenat64122@gmail.com)
  • Oleta (Huatetsi erreferentea : Age LEIJENAAR a-leijenaar@mairie-urrugne.fr)

Helburuak

  • Herritarren parte hartze instantzia bat eratu eta elkarrizketa sortu auzoko ordezkarien eta hautetsien artean
  • Herriko etxearen ekintzatik urrun diren herritarrak hurbilarazi zozketa bidez
  • Auzoetako inbestimendu beharrei buruzko diagnostiko partekatua egin herriko zerbitzuekin
  • Auzoko bizi kalitatea hobetzeko antolamendu ideiak garatzeko baldintzak sortu
  • Auzoko inbestimenduen planaren obratzea segitu

Kide izateko baldintzak

  • Pertsona fisikoa izatea
  • 18 urte baino gehiago izatea
  • Auzoan bizitzea
  • Auzoetako komite bakarrean parte hartzea (auzapeza eta auzoetako biziaren hautetsi arduraduna izan ezik)

Funtzionamendua

Desmartxa honek hiru urrats ditu:

  • Iraila/urria: auzoarentzat garrantzitsuak diren puntuen aurkezpena, herriko zerbitzuek hurrengo hiru urteetan aurreikusi dutena aurkeztu, trukaketak eta taldearen erreakzioak
  • Urtarrila: bilkura publikoa: zerbitzuek proiektuak aztertu eta onartu ondotik
  • Otsaila: bigarren bilkura publikoa: hautatu diren eta urteko aurrekontuan sartu diren proiektuen aurkezpena

Aurrekontu parte-hartzailea

Aurrekontu parte-hartzailearen bidez, urruñarrek ideiak proposatu eta gustukoen dituzten proiektuen alde bozkatzen ahal dute. 2024-2025an, herriak 100.000 €-ko diru-zama bideratuko du horretarako.

Nork aurkez dezake proiektu bat?

9 urtetik gorako edozein herritarrek*, tokiko elkarte eta kolektiboek.2023ko irailaren 1etik urriaren 31ra.

*9-15 urte bitarteko haurrek heldu baten babesa izan beharko dute.

Nolako proiektuak?

Gai hauei buruzkoak:

  • Garraiobide iraunkorrak
  • Antolamendu iraunkorrak
  • Berrikuntza ekonomiko, sozial eta solidarioa
  • Herriaren kultur eta kirol arloko garapena
  • Elikadura burujabetza
  • Intereseko lekuen zaintza eta baloratzea
  • Klima aldaketaren kontrako borroka eta trantsizio energetikoa
  • Etxebizitza denentzat
  • Gazteen emantzipazioa
  • Adineko jendea laguntzea
  • Bizi eremua eta auzoetako lasaitasuna hobetzea
  • Komunikazioa hobetzea eta euskararen sustapena
  • Demokrazia parte-hartzailea

Aitzinkontu partehartzailea : bozketen emaitzak

Ezagutu 2024ko uztailaren 1eko Herriko Kontseiluan aurkeztuak izan diren proiektu sarituak.  

Oroitarazteko, Urruñako herriko biztanleek 3 egitasmo desberdinen  aldeko bozkatzera gomitatuak ziren. 

Aldez aurretik 4 proiektu hautat, eta hilabete batez, herritarrei horien artean hautu bat egitera deituak izan dira :

- Pertsona ororentzako  elkarbizitza gune baten  sortzea, Zocoa-Erlaitzeko auzo kontseilua
- L’essence d’un souffle – Gune sentsorial ibiltaria, Haize bidean elkartea - Haizeren Bidean
- Oihan elikatzaile baten sortzea eta planatan ezartzea (baso baratzea), La Forêt qui court elkartea - Korrika egiten duen Basoa.
- Trail herri baten sorrera, Bidasoa Elkartea.

185 lagunek beren hautua adierazi dute jeparticipe.urrugne.es webgunean, bai eta ere Herriko Etxean hautesontzi batean bozka txartel bat sartuz.

  • 117 bozkarekin, Sur les chemins d’Haize- Haizeren Bidean elkarteak proposatu L’essence d’un souffle – Gune sentsorial ibiltaria,  izan da lehen edizio honen irabazlea! Proiektu hau publiko ezberdinentzat pentsatua da (adinekoak, eskola hausturetan diren haurrak eta ezgaitasun egoeran diren pertsonak), azken hauek toki multisentsorial honetan ongizaterako gune egokia, erosoa eta lasaigarria aurki dezaten.
  • La Forêt qui court elkartea - Korrika egiten duen Basoa proiektua izan da bigarrenik hautatu proiektua, 105 bozekin. Proiektu honen helburua Bixikeniako lur eremu zati batean lorategi elikatzaile, parte hartzaile eta pedagogiko bat sortzea da. Oihan-lorezaintza laborantzako ekosistema elikatzaile bat da, dentsitate handikoa, eta landareek (zuhaitzek, zuhaixkek, landare igokariek...) elkarreragiten dute ingurune produktibo eta egonkor bat sortzeko.

Herritarren biltzarra

Urruñako herritarren biltzarraren xedea hautetsiak eta herritarrak hurbiltzea dira, herriko agintaldi-planeko gai garrantzitsu eta egituratzaile bati buruzko erabaki politikoa partekatuz.

Tokiko demokrazia berrasmatzeko eta eraldatzeko asmoarekin abiatu da. Politikatik urrunduak diren publikoen bila joateko eta zabala izateko sortua da. Interes indibidualak gainditu eta interes orokorraren eta ondare komunaren zentzuan joateko antolatua da.

Biltzarraren eginkizuna da parte-hartzaileak gaien alderdi guzien gainean informatzea, aukera posibleei buruz eztabaidatzea eta erabakitzea.

Helburuak

Biltzarraren helburua interes orokorreko proiektu egituratzaile batean lan egitea da, aldaketak ekarriko dizkiena herriari eta herritarrei.

Osaketa

Instantzia honek osaketa malgua du. Zozketan hautaturiko 21 herritarrek osatzen dute.

Oinarri horri 10 boluntario, 7 hautetsi (gehiengoko 5 eta oposizioko 2) eta herriko etxeko 2 langile gehitzen zaizkio.