Herri barnearen dinamizatzea agintaldi planaren erronka nagusietariko bat izanik, herriak hurbileko ekonomian inbertitzen segitzen du. Helburua proiektu berrien laguntzea da, biztanleen ekipamendu, zerbitzu eta komertzio beharrei erantzuteko.
Herriko eraikin batean laborategi bat instalatzeko egin salmentaren ondoren, herri barnean, kafetegi eta liburu denda bat irekitzeko proiektu eramaile bat atzemateko deialdia luzatzen du herriak.
Kokapen estrategikoa
Lokala Bernard de Coral karrikan (Zugasti okindegi zaharra), elizaren aitzinean, kokatzen da. Ehun bat metro karratuko hedadura, eta terraza bat baditu.Elkargunea eta kulturgunea
Leku horrek liburu berriak eta bigarren eskukoak, edariak eta bixkotxak, irakurketaren unibertsotik eratorritako produktuak, idazketa eta irakurketa tailerrak, arte plastikoak, sormen aisialdia, kontzertuak,... proposatu beharko ditu.Proiektu dinamiko eta federatzailea
Proiektu eramaileek Baionako Merkataritza eta Industria Ganbararen laguntza ukanen du, kafetegia, kultura eta jakintzak uztartzen dituen kontzeptu bat garatzeko, tokiko kohesio soziala eta erakargarritasuna indartzeko (biztanleak, bisitariak, ikasleak, adinekoak...).Zuen hautagaitza aurkezteko dokumentuak: