Hirigintza eta bizilekuak

Urruñako hirigintza zerbitzua zure zerbitzura duzu administrazio urraspideetan laguntzeko. Hitzordua hartuz.

Hirigintza zerbitzua
Urruñako Herriko Etxea
64122 Urruña
05 59 47 44 46
serviceurbanisme@mairie-urrugne.com

Hirigintza

Hirigintza baimenak

Etxebizitza

Bizilekuak hobetzeko laguntzak

Etxebizitzen jabeek (bertan bizi direnek eta alokatzen dutenek) ANAH agentziaren laguntzak jasotzen ahal dituzte etxebizitza* baten berritze lanak egiteko.

Lan horiek arlo hauetakoak izan behar dira: berritze energetikoa, etxebizitza duina izan dadin egiten diren lanak edo adineko pertsonak edo urritasun egoeran diren pertsonak etxean mantentzeko egiten diren lanak.

  • Eraikitako ondarea hobetzeko laguntzak
  • Habitata hobetzeko laguntzak Interes orokorreko programaren bidez
  • Berritze energetikoa egiteko, etxebizitza berritzeko edo egokitzeko laguntzak

Etxebizitza soziala

Etxebizitza sozial bat eskuratu nahi duen orok dosier bat osatu behar du.Paperean bete daiteke edo Internet bidez: https://www.demande-logement-social.gouv.fr/. Desmartxa hori egiteko zailtasunen bat izanez gero, GEUZak dosierraren osaketan lagun dezake kasu batzuetan.

Urruñako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak herrian bizi nahi duten eta etxebizitza sozialen eskatzaile diren pertsonen fitxategi bat eguneratzen du. Gomendatzen da beraz, GEUZari eskaeraren kopia bat helaraztea eta urtero berritzea.

Zure enplegatzaileak % 1-ean kotizatzen badu, Action Logement erakundeari eskaera bat egiten ahal diozue.

Aller au formulaire de demande de logement social.