Idoia Rodriguez Mondragon , ingeniaritza pedagogikoan aholkularia da, genero estereotipoetan aditua, hizlariak eta idazlea. Hitzaldiaren gaia " Berdintasuna kirolean, eskolatik federaziora, erronka sozial eta politiko nagusi bat " izanen da.
Hitzaldiak, historian zehar, nola emaztea kirol mundutik kanpo gelditu den agerian uzten du. Horrez gain, generoaren arabera jaso dugun hezkuntzak ere, gure gorputzarekin emaitzak lortzeko beharrarekin eta lehiakortasunarekin ditugun harremanak baldintzatzen ditu. Emazteen gorputza irudikatzeko zabaltzen diren manuak, muskuluen beldurrak, kirol erakundeetan duten leku murritzak aztertuko ditugu. Ororen buru, hitzaldi honek, kirolean, eskoletatik federazioetara, berdintasuna, erronka sozial eta politiko nagusia den heinean, nola planteatzen den gogoetatzera gomitatzen gaitu.
Mintzaldi hori urriaren 23an iraganen da, ostegunarekin, 18:30tan, Posta gelan. Deneri irekia eta sarrera doan.