Urruñako GEUZek antolaturik, Eleak elkarteak "Gure haurra ulertu hobeki komunikatzeko" hitzaldia eramanen du:
Ekainaren 3an, asteartea, 18:00etan, Jeanne Semper gelan
Haur batekin komunikatzea instintiboa da, ez da ikasten. Halere, garrantzitsua izan daiteke gure eguneroko eskaerak nola egiten ditugun pentsatzea, gure solaskide txikiek ulertzeko eta gatazkak saihesteko. Izan ere, haien ulermen ahalmenak, blakaera betean, ez dira beti uste bezain altuak!
Eta haur baten buruan murgiltzea gure komunikazio ohiturak berriz ikusteko modurik onena balitz?
Pentsatzera gomitatzen zaituztegu, haurraren tokian jartzea, bere konportamendua gure helduaren ikusteko modearekin maiz interpretatzen baitugu. Horrek eguneroko gauza guztiz sinpleei buruz zalantzan jartzera bultzatzen du: gure erreakzioak (egokiak dira? neurriz kanpokoak? sobera zorrotzak gira? ez aski? haien orde sobera egin nahi ote dugu? debaldetan haserretzen ote gira?).
0 eta 5 urte arteko haurrak dituzten burasoendako hitzaldia.
Urririk.
Izena eman buraso eta lehen haurtzaro zerbitzuari: 06.07.15.92.95 (mezuz edo detuz)